wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitiko memoria historikoa sarean biltzeko lehen pausoa: 'Azpeitia 1936-1945' liburua Interneten, herritarren eskura
    Azpeitiko memoria historikoa sarean biltzeko lehen pausoa: 'Azpeitia 1936-1945' liburua Interneten, herritarren eskura
    81 urte bete dira tropa faxistek Azpeitia hartu zutenetik. Eneko Etxeberria alkateak "gertaera horrek herria markatu" zuela gogorarazi du. Faxismoak gogor jo zuela Azpeitia gogoratu du: "Hilketa, tortura, debekuak... eta beldurra zabaldu zituzten Azpeitian gerran. Eta gerra ostean ere, frankismoaren azken ostikadak arte markatu gaitu. Frankismoaren azken diktima ofizialen artean dagoelako fusilatuta hil zuten Angel Otaegi".  Baina egindako sarrazkiez gain gertatutakoa isilarazteko eta ezabatzeko egindako esfortzuak bere helburua lortu zuen. Gaur egun ere "faxismoa bizirik" dagoela esan du Etxeberriak eta Herrialde Katalanetan gertatzen ari dena ekarri du gogora.  Read more...
  • 350.000 euro ekonomian eragin eta lanpostu duinak sortzeko herrian
    350.000 euro ekonomian eragin eta lanpostu duinak sortzeko herrian
    Krisi ekonomikoaren urterik gogorrenetan, enpresak egoera larrian eta langabezia datu kezkagarriak ziren unean, 2013. urtean Udalak hitzetatik ekintzetara egiteko pauso garrantzitsua eman zuen herriko ekonomia indartzeko sustepen ekonomikorako diru laguntzak abian jartzean. Ordutik, urtez urte gero eta eskaera gehiago jaso dira, eta gero eta ezagunagoak dira herritarren artean ere. "Laguntza hauek garatzerako garaian gure harreman sarea jarri genuen martxan; lehen sektoreki, merkataritzako, zerbitzuetako eta industriako eragileekin bildu ginen. Beharrak aztertu eta landu ostean osatu genituen laguntzak, eta urtez urte herritarren beharretara egokitzeko ahalegina egin dugu. Gaur egun, oraindik ekarpenetara irekiak gaude", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Iaz, lehen aldiz diru guztia banatu zela azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak: "Urtez urte gero eta eskaera gehiago jaso dira. Iaz 89 eskaera jaso genituen, eta diru guztia banatu zen". Horregatik, aurten, diru kopurua handitu du Udalak, eta 350.000 euroko diru-laguntza da. "Herrian emaitzak ikusten ditugu, abian jartzen diren proiektuen berri izaten baitugu. Horretaz gain, ordea, beste hainbat Udaletatik ere etorri izan zaizkigu laguntza hauen inguruko informazio eske, eta hainbatek jari dituzte abian, gure antzera", aipatu du Etxeberriak. Beste hainbat faktoreren artean, Azpeitiko langabezia tasa baxua laguntzen ondorio ere badela uste du Etxeberriak: "Langabezia tasa baxua dugu, baina lanpostuen prekaritateak eta lan baldintza eskasek asko kezkatzen gaituzte. Horri aurre egiteko ere badira laguntza hauek. Krisi aurretik baino soldata eta baldintza eskasagoak ditugu gaur egun orohar, eta horri aurre egitea dugu erronka", zehaztu du.  1. Emaitza bezala enpleguaren sorrera duten proiektu ekintzaileak eta izaera soziala dutenak sustatzeko laguntzak. Gehienez 40.835 €ko kopurua bideratuko da. Helburu…
  • Azoka plazako elikagunea Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du
    Azoka plazako elikagunea Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du
    Azpeitiko azoka plazako elikagunearen kudeaketa esleitu du Udalak eta irabazi asmorik gabeko Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiaren esku geldituko da bertako produktuen salmentarako saltokia, obrak bukatu ostean. Proiektu bakarra aurkeztu zen lehiaketa publikora, eta kontratazio mahaiak teknikoki balorazio altua eman zion proiektuari eta uztaileko plenoan eman zitzaion onespena, aho batez, esleipenari. Read more...
Azpeitiko memoria historikoa sarean biltzeko lehen pausoa: 'Azpeitia 1936-1945' liburua Interneten,
81 urte bete dira tropa faxistek Azpeitia hartu zutenetik. Eneko Etxeberria alkateak "gertaera horrek herria markatu" zuela gogorarazi du. Faxismoak gogor jo zuela Azpeitia gogoratu du: "Hilketa, tortura, debekuak... eta beldurra zabaldu zituzten
350.000 euro ekonomian eragin eta lanpostu duinak sortzeko herrian
Krisi ekonomikoaren urterik gogorrenetan, enpresak egoera larrian eta langabezia datu kezkagarriak ziren unean, 2013. urtean Udalak hitzetatik ekintzetara egiteko pauso garrantzitsua eman zuen herriko ekonomia indartzeko sustepen ekonomikorako diru
Azoka plazako elikagunea Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du
Azpeitiko azoka plazako elikagunearen kudeaketa esleitu du Udalak eta irabazi asmorik gabeko Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiaren esku geldituko da bertako produktuen salmentarako saltokia, obrak bukatu ostean. Proiektu bakarra aurkeztu zen

Bihar botoa aurrez aurre emateko aukera eta etzi bukatuko da Betharram eraikinaren azken itxuraren inguruko galdeketa

duela astebete jarri zen abian Betherram eraikinaren azken itxura erabakitzeko galdeketa. Bihar, irailaren 23a, larunbata, izango da udaletxean aurrez aurre botoa emateko aukera 9:00etatik 12:30ak arte udaletxeko sarreran. 

Gehiago irakurri

Turista gehiago eta bisitari gutxiago zenbatu ditu Udan Loiolako Eskualdeko Turismo Bulegoan

Uda sasoian, Azpeitian eta batez ere Loiolan turista eta bisitari kopurua nabarmen handitzen da. Aurten, iaz errekorra egin zuten datuak berdindu dira; hala ere bisitariek behera egin dute, eta turistek gora. 

Gehiago irakurri

Eskualdeko kontsumo ohituren inguruko ikerketa egin da

Merkataritza mahaiak bultzatuta egin dira 1.000 inkestatik gora, eta urriaren 24ean Azpeitiko merkatariei aurkeztuko zaizkie emaitzak, eta helburua da kezka nagusiez torkizuneko erronkez ere hitz egitea. 

Gehiago irakurri

Kataluniako egoeraren harira, gaur 19:00etan Bozeramaileen Batzordea egingo du Udalak

Urriaren 1ean Katalunian egingo den erreferendumaren harira eta azken egunotan Guardia Zibilak erakunde eta goi-karguen aurka abian jarritako operazioaren larritasuna ikusirik, gaur 19:00etan Bozeramaileen Batzordea egingo du Udalak.

Gehiago irakurri

Irailaren 30ean, Euskal Herriko III. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finala egingo da azoka plazan

Azoka plaza berrian egingo da lehen aldiz, eta Euskal Herriko sagardo desberdinez gain, afarirako menu guztia ere bertako produktuekin osatuta izango da. Sarrera gutxi batzuk oraindik ere badaude salgai Beloki harategian, Partorkua, Añota eta Mendizabalenean, 32 eurotan. 

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information