wrapper

Festak eta jaialdiak

Azpeitia herri festazalea dela ez dago ukatzerik. Bertan ospatzen diren jai ugarien egitaraua ikusi besterik ez dago hori baieztatzeko. Egutegiko jai nagusiak Sansebastianak, Sanignazioak, Ihauteriak eta Santotomasak dira, baina ez dira bakarrak. Gure txoko bazterretako jaiek ere festa eta jai giro paregabea eskaintzen dute, festa nagusien ondoan zer ospatua badela erakutsiz. Urrestilla, Loiola, Aratz Errenka, Nuarbe, Mantxinbenta, Oñatz, Lasao, Sanjuandegi, Elosiaga...  txoko bazter horietan ere izaten da zer ospatua eta zer ikusia.

FESTA NAGUSIAK

SANSEBASTIANAK (urtarrilak 19-20)

ssebastian.png

Festari urtarrilaren 19an ematen zaio hasera, Helduen Danborradarekin. Zortzirehun pertsona baino gehiago izan ohi dira partaide ekitaldi ikusgarri honetan. Hurrengo egunean, San Sebastian egunez, Txikien Danborrada izan ohi da ekitaldi nagusia, 400 neska eta mutikok osatua, hainbat taldetan banaturik. Azpeitiko festarik herrikoiena eta partehartzaileena da.

 

 

INAUTERIAK

fiestas01_tx.png

Jaiak Inauteri igandean hasi ohi dira, “txikiteo elegantea”rekin.  Egun batzuk lehenago kaldereroek egindako iragarpenaren ondotik, zain zain egoten dira Azpeitiarrak egun horretarako. Herritar asko eta asko jantzi ohi da garai bateko soineko eta jazki apainekin, kalean gora, kalean behera pasiatzeko, antzinako antzera. Astelehen eta asteartean ere festak jarraitu egiten du eta sokamuturrak, sokako zezenak, eta mozorroek hartu ohi dute herria.

 

 SANINAZIYUEK (UZTAILAK 30-ABUZTUAK 2)

sinazio.png

Uztailaren 30ean, eguerdiko 12:00etan, suziri handia lehertzen denean zeruan, hiru egun eta lau gau hartzen dituen festaldiari ematen zaio hasera. Herri bazkaria, musika emanaldi desberdinak, zezenketak, bakailao txapelketa, su festak, umeen eguna... urtetik urtera egutegi zabal eta anitzagoa izaten da herriko festa nagusienetan.

 

  

SANTOTOMASAK (abenduak 21)

fiestas32_tx.png

Gabon jaien atarian egin ohi den festa-egun erakargarria dugu, neurri handi batean baserri munduari lotua. Barazki, fruta eta lore lehiaketak egin ohi dira eta herriko Enparantza Nagusian txozna ugari jarri ohi da. Txistorra, talo eta gainerako mokadutxo goxoak dastatzeko aukera izango dugu, ttuntturroak, trikitixaren soinuak eta bertsolaririk ospetsuenen abestiak lagun ditugula. Egun horretan bertan izaten da Azpeitian egiten diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketen azken ekitaldia ere.

 

 

AZOKAK

BASERRITARREN EGUNA (uztaila)

Santiago egunaren bueltan (uztailak 25) abeltzaintza eta baserritarren eguna izaten da Azpeitian. Eskualdeko ganadu lehiaketa, eta sagardo eta gazta erakusketa eta lehiaketa egiten dira herriko plazan, eta modu tradizionalean erretako txahalkia eta hegaluzea dastatzeko aukera izaten da.

ARDO DASTAKETA (urria)

Azpeitiko ardoaren eguna gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Udazkenarekin batera, gero eta upategi gehiago dira Azpeitiok plazan euren postua jarri eta euren ardoa dastatzeko aukera eskaintzen dutenak. Dastaketa batetik bestera, giro paregabea sortzen da Azpeitiko plazan egun honetan.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea