wrapper

Hazparne

 

15

Hazparne eta Azpeitiko herriek 1983an hasi zituzten senidetzeko asmoarekin harremanak, Imanol Elias alkate zela. Handik hiru urtera, 1986an, eman zituen fruituak ahalegin hark: 1987an sinatu zen bi herrien arteko senidetze akordioa.

Orduz geroztik gora behera handiak izan ditu bi herrien arteko harremanak. Festa giroan ospatutako senidetasun egun jendetsuak izan dira, baina harremanetan apalaldiak ere bai.

Azpeitiko egungo Udalak harreman horri heltzeko konpromisoa hartu du, ordea, berriz. Bide horretan, azken urteotan hartutako ibilbideari indar berezia emateko, 2017an senidetzaren 30. urteurrena betetzen dela aitzakia hartuta herritar eta herriko eragile desberdinekin lanketa berezia egiten ari gara. Horrek bere fruituak emango dituela uste baitugu. 

Euskal Herriko herrien arteko elkarlana beharrezkoa ikusten dugulako.

Nazio eraikuntzan pausoak emateko konpromisoa dugulako.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea