- 18/03/2024
Bihar zabalduko dute 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu kultur sorkuntzaren modalitatera eta 8.000 euro kultur sorkuntzako egonaldien modalitatera (4.000 euroko bi beka).
Gehiago irakurri- 18/03/2024
Hauteskunde mahaietarako zozketa, datorren astelehenean
Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Hauteskunde mahaietarako karguen zozketa martxoaren 25ean egingo du Azpeitiko Udalak, 09:00etan, ezohiko udalbatzarrean.
Gehiago irakurri- 18/03/2024
Ikasleak prest Korrika Txikirako
Gero eta gutxiago falta da 23. Korrika Azpeitira iristeko. Asteazken goizaldean sartuko da euskararen aldeko ekimena herriko kaleetan, 04:30 inguruan. Aurrez, bihar arratsaldean, Korrika Txikian parte hartuko dute herriko ikasleek.
Gehiago irakurri- 18/03/2024
Azpeitiko Udal Liburutegiak egitarau berezia prestatu du 60. urteurrena ospatzeko
60 urte bete dira Azpeitiko Udal Liburutegiak ateak zabaldu zituenetik. Hain zuzen ere, 1964ko apirilaren 5ean egin zuten inaugurazioa, eta hurrengo egunean hasi zen herritarrei zerbitzua ematen. Hasieran, Iturritxikin egon zen, eta 1989. urtetik Enparan Dorretxean du egoitza.
Gehiago irakurri- 16/03/2024
Festa kutsua izango duen maratoi erdia
Gaur zortzi izango da Diego Garciaren oroimenezko 31. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia. Running festa leloa aukeratu dute antolatzaileek, eta 1.200 korrikalari inguru espero dituzte.
Gehiago irakurri- 15/03/2024
Nerabeen gurasoekin kafe solasaldia egingo dute asteartean
Nerabeen gurasoek aipatu ohi duten kontuetako bat da faltan botatzen dutela antzeko egoeran daudenekin elkartzea eta beren bizipenak partekatzea. Izan ere, seme-alabak txikiagoak direnean, ohikoagoak izaten dira harreman horiek, hala nola ikastetxe atarian edo parkean.
Gehiago irakurri- 12/03/2024
Xapre omenduko dute sanjosetako trikiti jaialdian
Trikiti-zaleek urtero-urtero egutegian markatuta izaten duten ekitaldietako bat izaten da sanjosetako trikiti jaialdia. Bete egiten da Soreasu aretoa, eta hala egingo da aurten ere. Larunbatean (martxoak 16), 17:30ean hasiko da jaialdia, eta Jose Luis Etxeberria ‘Xapre’ omenduko dute.
Gehiago irakurri- 11/03/2024
Sektore publikoko grebak eragina izango du udal zerbitzuetan
Bihar, grebara deituta daude sektore publikoko langileak. Deialdi horrek eragina izango du udal zerbitzuetan: itxita egongo dira udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua eta igerilekua. Gizarte Zerbitzuen bulegoa, berriz, irekita egongo da.
Gehiago irakurri- 08/03/2024
Ate irekiak, Biziberri etxeak ezagutzeko
Amaituta daude Azpeitiko Udalak adinekoentzako egin dituen Biziberri etxe tutelatuak, eta, datorren asteartean, martxoak 12, ate irekiak izango dira etxeak ikusi nahi dituzten herritar guztientzat. Bi txanda egongo dira: goizez, 10:00etatik 12:00etara; eta, arratsaldez, 15:00etatik 17:00etara.
Gehiago irakurri- 08/03/2024
Apirilaren 19rako aurkeztu behar dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak
Azpeitiko Udalak martxan du 42. Euskal Antzerki Topaketetarako proiektuak aurkezteko deialdia. Bi baldintza bete behar dira aurkeztu ahal izateko: Euskal Herriko taldea izatea eta antzezlana euskaraz egotea.
Gehiago irakurri