wrapper

Denon artean prozesuaren baitan, azken hilabeteotan Azpeitiko Udalak Urrestillan aurrera eman dituen hainbat konturen berri emateko elkartu dira Aitor Bereziartua eta Estitxu Elduaien zinegotziak Urrestillako batzordearekin. Alde batetik, orain artean nahiz eta erabilera publikoa izan arren, Udalak Elizari alokatuta zuen Kale Txikia 9 zenbakiko lokala erosi duela jakinarazi zien. Azken hilabeteotako negoziazioen ondoren, lokal hori Udalak erosi du 65.000 eurotan.

Horretaz gain, Urrestillako erdigunetik Olalde aldera errepidea gurutzatzeko oinezkoen pasabidea egiteko obrak hasi direla ere jakinarazi die Udalak. Pasabide horren bidez herritarren segurtasuna bermatzea da helburua. Txorietxeko kotxeen aparkalekuan argia jartzeko lanak hasita daude eta epe laburrean argia izango dela ere azaldu zieten. Horretaz gain, auzotarrek etorkizunera begirako asmoen berri eman die, eta asmo horiek gauzatzeko Udalaren elkarlana izango duteka jakinarazi zaie.