wrapper

Oharrak

Atzo gertatutako lan istripuagatik Iñigo Etxaniz langilea hil da, eta heriotza guztiek duten larritasunaren aurrean berriro ez gertatzeko neurriak eta konpromisoak hartzeko ondoko onartzen du Azpeitiko Udalak


1.- Azpeitian hil berri den Iñigo Etxaniz langilearen senide, familia, lankideak eta lagunei doluminak eta babesa adieraztea.
2.- Lan istripuen ondorioz herriko langileren bat hilik suertatzen bada Azpeitiko Udala, senideak eta familiak horrela behar badu, elkartasunaz gain beharrezko laguntza eskaintzea, ekonomikoa barne.
3.-Udalak istripuan gertatutakoa argitzea eskatzen du eta berriro gerta ez dadin beharrezko neurriak hartzea.
4.- Udalerri osoko enpresei deia luzatzen die gure herriarekin eta herritarrekin duten gutxienezko konpromisoak exijitzen duelako langile ororen bizitza babestea egoera guztietan, oinarrizko baldintza gisa, eta lehentasun absolutu gisa.
5.-Udalak, istripua salatzeko antolatu diren mobilizazioekin bat egin dezala, eta herritar guztiei deia zabalduko die protesta hauetan parte har dezaten.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information