wrapper

Oharrak

Gaur eguerdian ireki da Izarraizko Atea parkea. Esklabetatik Olatz arteako 18.000 metro koadroko lur eremu publiko hori herritarren aisialdirako egokitu Azpeitiko Udalak. Ura, lurra, zuhaitzak, landareria, egurra... baliabide naturalez osatu da parkea. 

 

Urtarrilean aurkeztu zen eremu horretan parkea publikoa egiteko proiektua, eta gaur ireki du Udalak herriko aisialdirako eta herritarren gozamenerako izango den parkea. Iñigo Segurola paisajistak egin du parkea, eta bera ere izan da irekieran. "Bertako baliabideak erabiliaz egin da parke guztia. Izarraitz urez beteta dago, eta parke honek ezin zuen urik falta", adierazi du Segurolak. Uraz gain, egurra, lurra, landareak... dira parkeko elementu nagusiak.  Landareei dagokionez, 60 Haritz eta Pago, 30 Sahats negarti, 25 Astigar eta hainbat Artea landatuko dira. Guztira 100 zuhaitzetik gora landatuko dira, eta horietaz gain fruita arbolentzako eremu bat ere badago baratza parkearen ondoan. 

 

Flickr-eko Argazki galeria ikusi.

Google Photos-eko argazki galeria ikusi

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information