wrapper

Oharrak

Udalak eskaintzen dituen etxebizitza alokairua ordaintzeko laguntzak abian dira, eta herritarrek urriaren 15a bitartean aurkez ditzakete eskariak. Azken urteotan 200dik gora herritarrek jaso dute laguntza hori, eta aurten ere 200.000 euro diru poltsa jarri du Udalak. 

Etxebizitza alokairua ordaintzeko Azpeitiko Udalak eskaintzen dituen diru-laguntza deialdia abian da, eta laguntza hori jasotzeko interesa dutenek urriaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera.
Azken urteotan, urtez urte, gero eta eskaera gehiago jasotzen dituen laguntza da alokairuarena: “Urtez urte herritarren beharretara egokitzen joan gara laguntza horiek, eta gazteentzako izaten hasi baziren ere, gaur egun etxebizitza eskubidea bermatua izateko zailtasunak dituzten beste hainbat kolektibori ere zuzentzen dizkiegu laguntzak”, azaldu du Ainara Larrañaga zinegotziak. Hala, orain 18 eta 35 urte bitarteko gazteez gain, mugikortasun urriko pertsonek edo/eta ezgaitasunen bat dutenek, banadu edo dibortziatuek, 70 urtetik gorako pertsonek eta alargunek ere jaso ditzakete

Udalak etxebizitza politika berri bat diseinatzeko hartutako lehen erabakietakoa izan zen laguntza horiena. Aurten, herriko etxebizitza beharrak aztertu eta behar horietan sakontzeko ikerketa egin du: “Etxebizitza beharrak zeintzuk diren, eta herritarren nahiak zeintzuk diren aztertu nahi izan ditugu, ondoren, gure herrira egokitutako etxebizitza politika sustatzeko.

Azpeitiko Udalak 200.000 euro jarri ditu aurten herritarren etxebizitza eskubidea ahalbideratzeko laguntza horretan. Hala, herritarren beharrei erantzuteko laguntza indartu du 2017an. Diru laguntza hori abian jarri zenetik 200dik gora herritar izan dira onuradunak.

Nork eska dezakete
A.  18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteak.
B.  Mugikortasun urria duten pertsonak (edozein adinetakoak) edo/eta ezgaitasun absolutoa dutenak.
C.  Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak.
Zaintza partekatu kasuetan, ohiko etxebizitza ezkontkide ohiek dagozkien zaintza epealdietan erabiliko balute, eta gainontzean beste etxebizitza bat alokatuko behar balute.
D.  70 urtetik gorako pertsonak.
E.  Alargunak.
Laguntzak, diru-sarreren arabera
0,00 € - 15.000,00 €----------------------- Alokairuaren % 50
15.000,00 € - 21.000,00 €---------------- Alokairuaren % 40
21.000,00 € - 30.000,00 €----------------- Alokairuaren % 30
30.000,00 € - 35.000,00 €------------------ Alokairuaren % 20

Alde Zaharrean laguntza gehigarria
Alde Zaharra biziberritzeako Udalak duen apustuaren baitan, alokatutako etxebizitza gune horretan badago, hilean 50 euroko laguntza gehigarria jasoko dute eskatzaileek.
Diru-laguntza gehienez hilean 250,00 euro eskaera bakoitzeko izango da eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako.
Udalak gogorarazi nahi du aurreko urteetan laguntza jaso dutenek ere urtero egin behar dutela eskaera.

 

OINARRIAK

ESKAERA ORRIA

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information