wrapper

Oharrak

Hirugarren urtez jarraian, kultur sortzaile berriak bultzatzeko, laguntzeko eta sortzeko beka abian da.

Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 3an bukatuko da. Kultura Mahaiak eta Udalak elkarlanean sortu zuten beka hau duela hiru urte: "Kultur mugimenduaren baitan egindako hausnarketen baitan, sortzaile berriek beren proiektuak abiatzeko beharrak zituztela ohartu ginen, horri erantzuna eman asmoz, elkarlanean osatu genituen bekaren oinarriak", azaldu du Ainara Larrañaga zinegotziak. Bi urtean, arrakasta handia izan du bekak, eta lehen urtean 6.000 euro beka izan bazen ere, iaztik 12.000 euroko diru-poltsa du.

Kultur arloa bizi, oso bizi dago Azpeitian, baina etorkizunean ere horrela izan dadin, sortzaile berriak lagundu behar direla argi dute: "Kultura bizia dugu, proiektu anbiziatsuak ditugu, hor dugu kultur arloan datorren hamarkada markatuko duen Soreasuko sormen gunea, baina azpiegiturez gain, kultur mugimendua eta sortzaileak behar ditugu etorkizun oparoa izateko", gaineratu du Josu Labaka zinegotziak.

Olatz Prat Kultur Mahaiko Lehendakari berriak elkarlana azpimarratu nahi izan du: "Mugimendu guzti honen gakoa, elkarlanean dago. Hausnartu, pentsatu, proposatu eta adostu ditugu herriko kultur mugimenduaren pausoak, pauso garrantzitsuak, eta Udalak norabide horretan jartzen ditu baliabideak. Denok norabide berean egiten ditugu urratsak, eta beka honek ere Kultur Mahaiak lanketarako markatua duen ildo baten baitan doa".

Bukatzeko, Xabier Gantzarain Kultur Mahaiko kideak sortzaileei dei egin die: "Aukera paregabea da bururatutako ideia bat gauzatu ahal izateko. Proiektu txikiak, handiagoak, disziplina batekoak zein bestekoak...".

Bekaren zehaztapenak

Diru kopurua: 12.000 €
Proiektuak aurkezteko epea: Maiatzaren 3a arte
Nor aurkez daiteke: 16 urtetik gorakoak
Zer laguntzen da: Kultur sorkun­tza bezala uler­tzen da, artistaren imajinaziotik eratorritakoa: musika, pintura, eskultura, literatura obra, ­antzerki obra, zine obra, komikia, soinu konposizioa, ikus-entzu­nezko konposizioa, konposizio digitala, dan­tza...

Aurkeztu beharrekoa
Eskaera-orriarekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

1. Eska tzailearen eta/edo ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
2. Kontu korrontearen titularitatea egiaztatuko duen agiria.
3. Diru lagun tza eska tzen den proiektuaren gaineko azalpen txos tena. Proiektu hau ondorengo letra estilo eta neurrira erabili beharko da: Garamond (12 pt), Times New Roman (12 pt), Courier (12 pt) edo Arial, gehienez, alde batetik ida tzi tako 10 orrialde.
4. Curriculum Vitae-a, kultur arloan izandako lan-eskarmentuari mugatutakoa. 5. Proiektuak hala eska tzen duenean, beharrezkoak izan daitezkeen egilearen eskubideak errespetatuko direla adierazten duen zinpeko aitor tza.
6. Aurkeztutako proiektua lehenagotik eginda ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.
7. Proiektuaren gastu eta diru sarreren aurrekontu zeha - tza. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean eska tzen duen bekaren kopurua jarri beharko da.
8. Administrazioarekin Gizarte Seguran tzako betebeharrak eta Zerga obligazioak bete tze ari dagokionez egunera dagoela egiazta tzea. Eskaria 3.000 €-tik beherakoa bada, nahikoa izango da horri buruzko zinpeko aitorpena aurkeztearekin.
9. Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakunde batzuetan diru-lagun tza eskatu duen adierazten duena.
10. Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen lekukotasuna, ziurtagiria edo, hala badagokio, ardurapeko aitorpena.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information