wrapper

Oharrak

Urritik Azpeitiko Udala eta Urola Erdiko Mankomunitatea urritik hondakin sistema berria abian jartzeko lanketan ari dira buru-belarri. Sistema berria %80an ezarrita eta hilabete eskasean lortu da helburua gaur prentsaurrean pozik Eneko Etxeberria Alkateak, Aitor Bereziartua Mankomunitateko Lehendakariak eta Orkatz Goenaga Mankomunitateko koordinatzaileak azaldu dutenez. Behin-behineko datuen arabera, martxoan Azpeitian hondakinen %71 inguru bildu baita gaika. 

Etxeberriak herritarrak zoriondu eta eskertu nahi izan ditu: "Hasiera-hasieratik sistema ondo hartu dute herritarrek eta herritarren elkar-lan eta ekarpenei esker sistema hobetzen eta egokitzen ari gara. Lortutako datuek erakusten dute jarrera baikor eta positibo hori, bestela ezinezkoa izango bailitzateke". Herritarrak zoriontzeaz gain ezarpenean lanean ari diren udal eta mankomunitateko langileak ere izan ditu gogoan "oso ondo ari direlako lanean". 

Azpeitiak salto ikaragarria eman duela ere nabarmendu nahi izan du: "Lapatx zabortegirik gabeko herria dugu, aurreko agintaldian abian jarritako politikak bere eragina izan dute herritarrengan eta sentsibilizazio ikaragarria egin da azken urteotan. Azpeitian lortutako bezalako datuek erakusten dute errauskailuaren beharrik ez dela Gipuzkoan". 

Aitor Bereziartua Mankomunitateko lehendakariak ere esker hitzak izan ditu: "Zoriontzeko eta eskertzeko jarrera erakutsi dute herritarrek. Jarrera horrek ahalbidetu du, hein batean, gauzak ondo egitea". Datua oso positibotzat jo du: "Sistema ez dago guztiz ezarrita, eta oraindik ere baditugu egiteko lanak, baina sistema %80 batean ezarrita, hondakinen %71 inguru jaso dugu gaika bilduta. Horrek erakusten ditu sistema fintzen goazen heinean %80 bueltan ere ibil gaitezkeela". 

 

Industriarako saltoa, bukatzeko

Herriguneko eta landa eremuko azken lanketa batzuk falta zaizkio egiteko mankomunitateari: "Arazo puntual batzuei irtenbidea eman eta landa eremuko ekarpen gunean ixtea falta zaigu, eta hainbat enpresarekin gaikako bilketa hasia badugu ere industriako sistema aldatzea da falta zaiguna. Hori datozen asteotan hasiko dugu", azaldu du Goenagak. 

Bukatzeko, edozein arazo, ekarpen edo bestelakoren aurrean Uro Erdiko Mankomunitatera jotzeko eskatu dute hiru ordezkarik, "etengabe sistema hobetzen joateko". 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information