wrapper

Oharrak

Duela egun batzuk sinatu zuten Lapatx klausuratzeko lehen fasean kontratua (guztira 6 fase izango dira). Hala, 2016ko abenduan 1ean, Lapatx itxi zenetik berriro zabortegi bezala ez erabiltzeko helburua lortzeko bidean da:zabirtegia behin betiko ixtea.

Hilabete luzeetako lana izan da Lapatxen klausuratzen hastea lortzearena, baina azkenean klausurarako baimen guztiak lortu ostean, obrak hastear dira: “Itxi genuenetik hauxe lortu arte ez dugu etsi. Guk zabortegia ixteaz gain klausuratzea nahi dugu, berriro hemen zabortegia izateko tentaziorik ez dezan izan inork. Azkenean lortu dugu, eta urte luzeetako eta fasekako prozesua izango bada ere, ibilbidea hastera goaz”, azaldu du Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko lehendakariak.

Aste honetan sinatu dute Urola Erdiko Mankomunitateak eta obrak egingo dituen Moyua enpresak kontratua, eta egun gutxiren buruan hasiko dituzte obrak. Lapatxek guztira, 78.000 metro koadro inguru ditu eta lehen fase honetan, gaur egun organikoaren tratamendurako dagoen plantaren ondoko eremua klausuratuko da, 10.500 metro koadro inguru.  6 hilabeteko epean bukatuko dute eta 737. 739, 50 (+BEZ) euroko aurrekontua du.

Azken aldian haizeaalde du Lapatxek. Klausura abian jartzear da, bertan bildutako biometanoa garbitu eta sare nagusira txertatzeko proiektu pilotu bat jarriko dute laster abian: “Gustura gaude Lapatxek hartu duen norabidearekin. Urte luzez zabortegi izan den gune honetatik zerbait positiboa lortu nahi dugu, eta energia berriztagarrien proiektuak eta klausurak indarrak eman dizkugu lanean segitzeko", gaineratu du Bereziartuak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information