wrapper

Oharrak

Bihartik uztailaren 24ra bitartean (egun hori barne) udaletxeko lehen solairuan, Herritarren Arreta Zerbitzuan (7:30etatik 15:30era, astelehenetik ostiralera) izango dute interendunek izen emateko beharrezko dokumentazioa aurkezteko aukera. 

Azpeitiko Udalak duela zenbait hilabete, adierazi zuen udaletxeko hainbat lanpostutarako lan eskaintza publikoak egingo zituela, eta gaur brigadako balio anitzeko lehen mailako ofizialen 4 lanpostu oposizio-lehiaketa aske bidez betetzeko deialdiaren berri eman dute Leire Goenaga eta Josu Labaka zinegotziek. 

 Udalak kalitatezko enplegua "sortu eta kontsolidatzearekin duen konpromisoa eta borondatea" oinarri hartuta egiten dela lanpostu publikoen aldeko apustua azpimarratu nahi izan du Goenagak. 

Azpeitiko Udalak, azken aldiz, 2005ean onartu zuen Lan Eskaintza Publikoa eta orduan hiru administrari postu bete ziren behin betikoz. 2011tik Estatuko Legeek lanpostu berriak behin betiko izaeraz sortzea eragotzi du: "Gaur egun artean, bi jubilazioren ordez lanpostu bat ateratzeko aukera dago, eta azken aldian, Azpeitiko Udalean jubilazio dexente izan ditugu, eta horrek ahalbidetu du lanpostuak ateratzea. Legeak uzten duen bitartean, lanpostuak egonkortzearen alde egiten du Udalak", jarraitu du.

Udalak, legeak ezarritako mugak eta tasak errespetatuz, ahal dituen lanpostu publiko egonkorrak sortzeko konpromiso osoa du.

Labakaren hitzetan, berriz, "modu transparente eta gardenean bete nahi ditugu lanpostu publikoak, eta herritar orok lanpostu horiek betetzeko aukera izan dezaten sortu ditugu lanpostuak".

Betebeharreko baldintzak

a)  Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europako Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berre­tsi­tako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplika­tzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

b)  16 urte eduki­tze­a eskaerak aurkezteko epea buka­tzen den egunean, eta ez gaindi­tze­a nahitaezko jubilaziorako gehienezko adina.
c)  Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu, Eskola Graduatu, Lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea den titulazioa edukitzea.
d)  Gidabaimena izatea: B1 (B, 2009ko ekainaren 8aren aurrekoa bada).
e)  Disziplina-espediente bidez ino­ako Administrazio Publikotatik kaleratuta ez egotea eta enplegu edo kargu publikoetarako erabateko gabe­tze­a edo gabe­tze berezi irmoa ez izatea.
f)  Lanpostuari dagozkion zereginak egoki betetzea eragozten dien gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea; baldin­tza hau egiaztatu egin beharko da dagokionean mediku-azterketa bat eginez.
g)  Indarrean dagoen araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasun egoeran ez egotea. Hala ere, araudiak ematen duen aukera-eskubidea errespetatuko da.
h)  1. hizkuntz eskakizunari dagozkion euskara-ezagupenak dituela frogatzea, bai dagokion agiri bidez, bai hautaketa-prozesuko Bigarren Ariketa bazter­tza­ilea gaindituta.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

— Nortasun-agiriaren fotokopia edo, Europako Batasuneko beste Estatuetako partaideen kasuan, nortasuna eta nazionalitatea egiazta­tzen duen agiria.
— Deialdian parte har­tze­ko eskatutako tituluaren fotokopia.

— Gidabaimenaren fotokopia: C1 (B, 2009ko ekainaren 8aren aurrekoa bada).

— Hala badagokio, eska­tzen den hizkun­tza eskakizuna bete­tzen dela egiazta­tzen duen agiriaren fotokopia, euskararen proba egitetik salbue­tsi­ta gera­tze­ko.

c)  Era berean, Lehiaketa aldian baloratuko diren merezimenduei dagozkien datuak ere adierazi beharko dituzte. Ez dira baloratuko eskaeran egoki zehaztu gabeko merezimenduak.

d)  Eskarian azaldutako merezimenduak gerora egiaztatu egin beharko dira dokumentu bidez

Eskaerak aurkezteko azken eguna: uztailak 24

Eskabideak, behar bezala beteta, Azpeitiko Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira uztailaren 24a bitartean. Ondoren, behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda publikatu eta alegazio epea zehaztutuko da. Irailaren bukaerrarako behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda argitaratu nahi da, urriaren hasieran hautaketa prozesuarekin hasteko. Lehen azterketa teorikoa izango da eta ondoren praktikoa. Prozesu guzti hori gainditu eta hizkuntza eskakizuna betetzen dutenek merituak aurkeztu beharko dituzte, horiek kontuan hartu eta azken zerrenda ateratzeko. Labakaren hitzetan, "urtea bukatzerako prozesu guztia eginda izatea nahi dugu". 

Ikusi lan eskaintza deialdia eta oinarriak hemen. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information