wrapper

Oharrak

12:00ak jo dituenean Izarraitz Txistulari Elkartekoak eta Euskaraldikoek suziria piztu ostean hasi dira ofizialki saninazioak. Bero izugarria egiten zuen plazan, baina herritarrak ez ditu beldurtu eguztiak, eta plaza jendez bete da. 

Suziaria bota aurretik, Izarraitz txistulari Elkarteak eta Euskaraldiak egiten duten lana errekonozitu eta eskertu nahi izan die Udalak. "40 urte daramatzate Izarraitz Elkarteko kideek geure geurea den txistuaren bidez jai eta festa goizak txistu doinuz alaitzen. 40 urte daramatzate euskal kulturari arnasa eta hauspoa ematen, goiz eresi, diana, kontzertu eta bestelako ekintzen bidez", azpimarratu dute. 

Ez dago dudarik, Azpeitia euskaraz da; eta Azpeitian euskaraz gara. Euskaraldia euskaraz izateaz gain euskararen alde egiteko sortu da Euskal Herri osoan. Euskararen erabilera handitzeko ekimena da; euskaraz aritzeko gai denak dituen aukera guztiak baliatuz eta euskara ulertzeko gai denak, hitz eingo ez badu ere, euskarari bidea erraztuz: "Herritar anitz, eragile eta instituzioak elkartuta gure hizkuntza zaindu, mimatu eta zabaltzeko indarrak metatzeko ahaleginean saretu dira. Euskara guztiona delako, eta elkartuta handiago egiten gaituelako. Euskara handiago egiten dugu euskaraz egiten dugun bakoitzean.

Euskarak guztiok behar gaitu, eta gaur Euskaldiko kideak baditugu ere gurekin, ez ditugu aipatu gabe utzi nahi urte luzeetan euskalgintzan aritu diren eta gaur egun dabiltzan herritarrak. Ezta ere euskarara etorri direnak. Izan euskararen Ahobizi edo belarriprest-ak! Denon beharra dugu eta!", jarraitu dute. 

Herritar ugari gogoan

Suziria botatzeko minutu gutxi falta zirenean hartu du Eneko Etxeberria alkateak hitza, eta hainbat aipamen egin ditu. Lehenik eta behin herrian falta direnak izan ditu gogoan, "batez ere aurten utzi gaituztenak" eta, bereziki, atzo hil zen nuarbetar gaztea izan du gogoan. Herritarrek txaloz hartu dituzte hitzak. 

Aurten, txupinazoa bota duten herritarrak ere eskertu nahi izan ditu "egindako lan guztiagatik". Eta festak antolatzeko lanean aritu diren elkarteak eta bereziki Marea Arroxa ere txalotu ditu. 

Azpeitia "pertsona desberdinen arteko batuketa da, eta horrek egiten gaitu handiago", aipatu du. 

Erasoen kontrako mezua

Bukatzeko, mezu garbia bota du. Eskularru gorria altxata: "Aapeitian erasorik ez dugu onartzen, eta hor guztiok dugu zer egitekoa. Edozein herritar etxera lasai joatea nahi dugu", adierazi du. Azpeitiko Udalak aurten ere festetarako prebentzio eta harreta berezia jarri du arlo honetan. 

Ikusi argazkiak hemen. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information