wrapper

Oharrak

Ekainean egin ohi da Urola ibaiaren garbiketa eguraldi txarra dela eta atzeratueta gaur egin da, aurreikusi bezala. Goizean goizetik, 200 bat gaztetxo izan dira urola ibaiaren inguruko dokumentala ikusi eta garbiketa lanetan.

Agenda 21 ekimenaren baitan, ohiko bihurtu da Urola ibaiaren garbiketa. Urtero, herriko DBHko ikasleak ibaira jaitsi eta hura garbitzen aritzen dira goiz batez. Gaur, ekimen hori osatu egin da eta garbiketa lanaz gain, sentsibilizaziorako Xabier Arenasek eginiko dokumental bat ikusteko aukera ere izango dute.

Goiza, 8:45ean, Soreasun hasi dute eguna. Bertan, ikusi dute 20 minutu inguruko dokumentala. Dokumental horren bidez herritarrak sentsibilizatu eta ibaiak dituen altxorrez jabetzea izan da helburua. Dokumentala Luis Juaristik aurkeztu du, eta ikusi ostean, iritziak plazaratu eta hausnartzeko tartea ere izan da. Horren ostean, garbiketarako materialak jaso eta ibaira jaitsi dira zikinkeria jasotzera. Gaztetxoek jaso eta udal brigadako langileak plazako edukiontzi handietara ekarri dute ibaian jasotakoa.

Ikastetxe bakoitzak bere zatia garbitu ostean, 11:30ak aldera, bildutako zabor guztia plazan izango diren kontenedoreetan jasoko dute, eta garbiketa bukatzean hortxe bildu dira parte hartzaile guztiak. Bukatzeko, mokadutxoa egin dute.

 

Harri eta landareria kentzeko eskaera

Azpeitiko Udalak gertutik aztertzen du Urola ibaia, eta garrantzia berezia ematen dio egoera onean izateari. Herriko natur baliabide garrantzitsuenetako bat izateaz gain, arriskuak ere sor ditzakeelako bere mantenu desegokiak. Uda pasatu ostean, ibaiaren hainbat puntutan garbiketa sakonakoa egiteko eskaerak abian ditu. "Negua etorri aurretik, eta euriteak hasi aurretik, ibaiaren hainbat puntutan harriak eta, posible den heinean, landareria kentzea da gure helburua. Beti ere, bertako biodibertsitatean kalterik eragiten ez duten moduan", azaldu du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak. Horretarako, ordea, Uraki (Eusko Jaurlaritza) eskatu behar zaio baimena, eta horretan ari da Udala. "Ibai zabala dugu, baina uholde arriskua gutxitzeko, beharrezko neurriak hartu ohi ditugu neguaren aurretik", gaineratu du. 

 

Eguna irudietan

 

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information