wrapper

Oharrak

Herriko, eskualdeko zein Euskal Herriko antzerkigintzan erreferentzia diren hainbat aktore, zuzendari zein bestelako eragile bildu dira gaur Euskal Antzerki Topaketen XXXVI. edizioa aurkezteko. Aurpegi ezagunak eta ez hain ezagunak, aurpegi zaharrak zein berrituak izan dira euskarazko antzerkigintzaren erakusleihoaren berri ematen: "Izan zitekeen argazki baterako elkartea, baina ez da kasualitatea gaur hemen gu guztiok elkartzea. Herri bezala euskarazko antzerkigintzarekin dugun apustu baten isla dela uste dut. Urte osoan egiten  den lanaren isla eta sortutako harreman sarearen erakusgarri", adierazi du Josu Labaka Kultura Zinegotziak. 

Berezia izango da aurtengo Euskal Antzerki Topaketa. eta hori aurkezpenetik nabaritu da. Antzerki Topaketetan parte hartuko duten zuzendari zein aktore askok egon nahi izan dute aurkezpenean, eta Josu Labakak gaur ondoan izatea eskertu nahi izan die: "Baina gaur hemen egoteaz gain, egunero egunero kulturaren eta euskal antzerkigintzaren alde egiten duzuen lana eskertu nahi dizuet. 

Azpeitiko Udalak euskal antzerkigintzaren aldeko apustu sendoa egiten duela berretsi nahi izan du: "Azken urteotan beste hainbat erakundetatik jasotzen ditugun laguntzak gutxitu edo izoztu zaizkigu, baina aurten ere 'Tetris'-a osatu dugu lan handia eginez, eta esfortsu ekonomiko berri bat eskatu badigu ere, punta puntako antzerkiak izango ditugu gurean. Sortzaileok babestea da gure asmoa, horretarako plaza duinak eskainiz", azpimarratu du. 

Antzerki Topaketen sortzaile eta sustatzaile nagusia inoiz baino presenteago izango da aurtengoan. Izan ere, Imanol Eliasek idatziriko 'Matxinada' herri antzerkian irekiko ditu Topaketak: "Herri proiektua da matxinadarena, herritir sortua, herritarrek landua, eta herritarrek taularatua. Elkarlan handi baten emaitza izango da, eta Antzerki Topaketen abiapuntua altu jarriko du. Atzetik datorrena ere, ez da nola nahikoa, ordea", gaineratu du. 

Ondoan, Itziar Oiartzabal Matxinadako ikuskizuneko aktoreetako bat eta Imanol Eliasen alarguna zuen, eta hark hartu du hitza: "Lehenik eta behin eskerrak emateko baliatu nahi dut momentua. Zuek gabe -Udalari eta Kultur Mahaia- obra hau ez zen taularatuko". Zapatukoa egun gazi-gozoa izango dela berarentzat azaldu du: "Imanol dagoen tokian dagoela gustura, zoratzen izango da. Baina niretzat gazi gozoa izango da. Pozik obra taula gainean izango delako, baina triste, Imanol faltako zaigulako", azaldu du. Xabier Gantzarain Kultur Mahaiko ordezkariak eta Unai Franzesena Udal Musika Bandako zuzendariak Eliasek idatzirik zuen obra hartatik gaur egungo obrarako ibilbidea azaldu dute. 

Sormena estrategikoa

Azken urteotan, sormen prozesuen inguruan lanketa handia egin da herrian, eta aurtengo Antzerki Topaketak horren isla dira. Izan ere, taularatuko diren antzerki guztiemn artean, hiru Azpeitian sortuak dira: '7ak bat', 'Inondik Inora' eta 'Txarriboda'. Lehen bihar, gainera, Azpeitian estreinatuko dira, 'Koman eta Julian' obrarekin batera. 

Horretaz gain, ordea, lehen aldiz, sormen astea egingo da azaroaren 5etik 9ra bitartean. Urriaren 5 eta 6an, Oier Guillan eta Jabier Barandiaranek gidatuta 'Tartean dauden gorputzak' ikastaroa eskainiko da. Azaroaren 8an, 20:00etan, plazan 'Maita(k) ale borroka', eta 21:00etan Sanagustinen 'Kronopia' mikroantzerkiak ikusteko aukera izango da. Bukatzeko, 9an, Kulturaz Sormen antzerki egonaldien deialdia irekiko da. 

 

Sarrerak, sarean salgai

Sarrerak salgai udal webgunean bertan izango dira gaur arratsaldetik aurrera. Egunean bertan, berriz, leihatilak ordubete 

 

Egitaraua

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information