wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak herritarrei etxebizitza eskubidea bermatzeko helburuarekin, epe motzean eraikitzen hasiko diren babestutako etxebizitzen eskaintza zabalen berri eman, eta promozio horietako zozketetan parte hartzeko deia egin zuen, uda aurretik. Eskaintza horretan babes ofizialeko zein tasatutako etxebizitzetan eman zitekeen izena. Tasatuetan izena eman zutenak, zuzenean sartuko dira izena emana duten promozioko zozketan; Etxebiden izena eman eta babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartu nahi dutenek, ordea, zozketan parte hartu nahi dutela berretsi beharko dute.

Esklabak Iturzulo eremuan eraikiko diren babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko, ezinbestean: hala egonda ere, promozioan parte hartu nahi dutela baieztatu behar dute herritarrek zozketan parte hartzeko. Horretarako, Azpeitiko Udalak, etxebiden alta emanda dauden 320 herritarrei karta zertifikatua bidaliko die aste honetanetxera. Gutunean etxebizitzen informazioaz gain, zozketan parte hartu nahi dutela adierazteko orria izango dute. Orri hori abenduaren 3a baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxeko Herritarren Harreta Zerbitzuan.

Erreklamazioak aurkezteko epea
2018ko abenduaren 10ean Azpeitiko udaletxeko iragarki-taulan eta web orrian (www.azpeitia.eus) argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen behin-behineko zerrenda, eta baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoiena ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko 10 egun balioduneko epea izango da.

Etxebeltz Iturzuloko babestutako etxebizitzak

Etxebizitza kopurua:
68

Mota:
Babes ofizialeko etxebizitzak

Etxebizitzen deskribapena:
2 eta 3 logelako etxebizitzak

Zozketaren data:
2019 hasiera

PREZIOA:
Etxebizitza arrunta:
127.000 €tik 160.000 €ra (BEZ gabe)
Etxebizitza egokitua:
162.000 €tik 163.000 €ra (BEZ gabe)

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information