- 08/03/2024
Aste Santuan ere, aspertzeko tarterik ez
Aurtengo Aste Santua gainean dugun honetan, Udal Gazteria Sailak hainbat jarduera antolatu ditu 5-12 urte arteko umeentzat nahiz 12-18 urte arteko gazteentzat.
Gehiago irakurri- 08/03/2024
Hilaren amaierara arte eska ditzakete hobariak familia ugariek
Familia ugariek martxoaren 31ra arteko epea dute Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) hobariak eskatzeko. Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuen bulegoan egin behar da eskaera.
Gehiago irakurri- 08/03/2024
Azpeitiko Udalak mugimendu feministak antolatutako mobilizazio eta ekimenetan parte hartzera dei egin du
Emakumeen Langileen Nazioarteko Eguna da gaur. Zaintza sistema publiko-komunitario aldarrikatzeko eguna; oraindik ere denboraren banaketan ez dagoela orekarik gogoratzekoa; emakumeek zaintzen ematen duten denboran, lan horietan ardurarik hartzen ez duten gizonek boterea pilatzen jarraitzen dutela adierazteko eguna; gobernantza feminista behar dugula aldarrikatzekoa; publiko eta komunitarioaren arteko harremanei garrantzia emateko eguna.
Gehiago irakurri- 07/03/2024
Sorkuntza beken bidez ondutako lanak ezagutzeko unea
2023ko sorkuntza bekak jaso zituztenek larunbatean aurkeztuko dituzte beren proiektuak. Aurkezpenaren ostean, martxoaren 24ra arte egongo dira ikusgai lanak Betharrameko erakusketa aretoan.
Gehiago irakurri- 07/03/2024
Etorkinen seme-alabak eta euskara gaia lantzeko saioa izango da asteazkenean
Ikasturte honetan, Euskara eta kulturarartekotasuna gure herrian izeneko proiektua dago martxan Azpeitian. Proiektu horren barruan, Etorkinen seme-alabak eta euskara. Elkarrekin pentsa dezagun saioa gidatuko dute Karmele Perez eta Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleek. Asteazkenean (martxoak 13) izango da, 18:30ean, Azoka Plazako aretoan.
Gehiago irakurri- 07/03/2024
Martxoaren 20ra arte aurkez daitezke Joxe Takolo bekarako proiektuak
Joxe Urbieta Takolo mendizale azpeitiarraren omenez, aurten ere beka bat emango da, Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein eratako talde edo elkarteei zuzenduta. 4.000 eurokoa izango da, eta Azpeitiko Udalak eta Euskal Mendizale Federazioak finantzatuko dute. Proiektuak martxoaren 20rako aurkeztu beharko dira.
Gehiago irakurri- 06/03/2024
Kontsultagai dago Buztintzuriko Errebaleko eta Iñaki Azpiazu kaleko etxebizitza tasatuen esleipen prozeduran onartuak eta baztertuak izan direnen behin-behineko zerrenda
43 eskaera egin dira Buztintzuriko Errebaleko etxeetarako, eta 81 eskaera Iñaki Azpiazu kaleko etxeetarako. Behin-behineko zerrendak argitaratu ostean, interesatuek hamar eguneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.
Gehiago irakurri- 06/03/2024
Datuek erakusten dute Azpeitiko Udala egoera ekonomiko onean dagoela
Azpeitiko Udalak egin du dagoeneko iazko kontuen itxiera. Aurreikusitako gastuen gauzatze maila %79koa izan da; sarreren gauzatze maila, berriz, %80koa.
Gehiago irakurri- 01/03/2024
Asteartean egingo da martxoko ohiko udalbatzarra
Asteartean, martxoak 5, martxoko ohiko udalbatzarra egingo da, 19:00etan hasita. Besteak beste, Amue 11. Hirigintza Eremuko Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea eta inauterietan gertatutako sexu erasoen prozedura judizialean herri akusazio gisa aurkeztea landuko dira.
Gehiago irakurri- 01/03/2024
Gurasoei, adingabeei eta profesionalei zuzendutako orientazio, detekzio eta esku hartze goiztiarrerako zerbitzua aurkeztu du udalak
Bi programak osatzen dute zerbitzua: alde batetik, eskoletan egiten den esku hartze goiztiarrak; bestetik, nerabe eta gurasoentzako orientazio zerbitzuak.
Berria da nerabe eta familientzako orientazio zerbitzua; Gaztelekuan egongo da, eta familia barruko komunikazio arazoei, nerabeek izan ditzaketen krisi edo zalantza egoerei eta abarri buruzko arreta emango du.
Gehiago irakurri