wrapper

Azpeitia ezagutzen

Azpeitiaren historia modu erakargarrian bildu eta ezagutzera eman. Hori da Azpeitia Ezagutzen proiektuaren helburua eta horretarako, herriko ondarea unitate didaktikoetan biltzen hasi da Udala. "Zaila izaten da ezagutzen ez dena maitatzea; ez baduzu maite, zaila inplikatzea; ez badago inplikaziorik, zaila herriak aurrera egitea. Gure nortasunaren eta kulturaren biziraupenaz dihardugu; honen aurrean herriko ondarea gazteenei helarazteko lana ezinbestekoa zaigu, herriaren ezagutzak baldintzatzen baititu hein handi batean herriaren oraina eta etorkizuna", agertu du Hezkuntza zinegotzi den Mari Jose Iturriak.

Lehenbiziko pausoak eman dira dagoeneko eta proiektu pedagogikoko lehenengo lan koadernoa osatu da. Guztira, hiru kuaderno izango dira. Lehenbiziko honetan bi unitate didaktiko bildu dira, Nondik gatoz? eta Nola sortu ginen? izenburuko unitetak hain zuzen ere.

Lan koadernoa Olatz Arangurenek koordinatu eta egin du, Hik Hasiren aholkularitzarekin, eta liburuxkako ilustrazioak Iban Eizagirre herritarrak egin ditu. Honela, orain herriko ikastetxeak Lehen Hezkuntzako ikasleekin lanean hasiko dira lanean Azpeitiko historia gertutik ezagutu dezaten.

Hiru lan kuaderno
Lehen Hezkuntza hiru ziklotan banatuta dago, eta lan kuaderno bakoitza ziklo batean erabiliko dute. Lehenengoa, aurreneko zikloko ikasleentzat; 6-7 urte dituztenentzat, zuzenduta dago. Irakurtzen orduantxe hasten dira, eta horregatik lehendabizikoa testu gutxi eta argazki askokoa izango da. Bigarren unitateak, Aro Berritik Aro Garaikidera (XVI-XVIII) arteko denbora tartea bilduko du, eta 9-10 urte artekoentzat izango da. "Ikasleak hirugarren mailan ikasten du ondo irakurtzen, bigarren zikloan, eta hor konplexutasun pixka bat joango da". Eta, azkeneko unitatea, 11-12 urteko gaztetxoei zabalduko diete. XIX, XX eta XXI. mendeko Azpeitia izango dute ardatz azken horiek.

1. Lan kuadernoa

azpeitia ezagutzen azala

hezitzaileen gida 1 2 unitateak azala

Ikusi liburuxka ISSU formatoan

Ikusi hezitzaileen gida ISSU formatoan

2. Lan kuadernoa

Azpeitia ezagutzen 3.4

HEZITZAILEEN GIDA3 azala 1

Ikusi liburuxka ISSU formatoan

Ikusi hezitzaileen gida ISSU formatoan

 

3. Lan kuadernoa

azpeitia ezagutzen

 

HEZITZAILEEN GIDA3 azala 1

Ikusi liburuxka ISSU formatoan

Ikusi hezitzaileen gida ISSU formatoan