wrapper

Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez atxikitako gas naturalaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa

Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Testu Bateratuaren 154 eta 138 artikuluek ezarritakoa betez, ondorengo esleipenaren eta kontratuaren formalizazioaren berri emango da:

Diputatuen Kontseiluaren 2016ko urriaren 6ko erabakian jasotako eskuordetza medio, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikaziorako foru diputatuak 2016ko abenduaren 1eko foru aginduaren bitartez, GAS NATURAL SERVICIOS SDG S.A., N.I.F.A08431090, enpresarekin “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez atxikitako gas naturalaren hornidura kontratatzeko esparru akordioa” burutzea ebatzi zuen.

Behin esparru akordioa sinatu ondoren eta Azpeitiko Kirol Patronatua eta Azpeitiko Udala dagokigun espedientera atxikituriko entitateak direla, 2017ko martxoaren 22ko dekretuen bitartez berogailurako C gasolioaren hornidura kontratua GAS NATURAL SERVICIOS SDG S.A., N.I.F.A08431090, enpresari esleitzea onartu zen, esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

Kontratua gauzatzeko epea:
-BI URTE, kontratua sinatzen denetik kontatzen hasita.
-Luzapena: Urtebeteko bi luzapen gehienez.

Kontratuaren formalizazioa 2017ko apirilaren 1ean burutu da.