wrapper

«LANDETA» 18. Hirigintza-Eremuko «18.4 Urbitatxo Alde» Azpieremuari dagokion Urbanizaketa Jarduketa Programa

 

Alkatetzak 2018ko urtarrilaren 17an emandako Ebazpenaren bidez, behin betiko onarpena eman zitzaion ekimen pribatuak bultzatuta idatzi den Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorreko “Landeta” 18. H.E. eremuan 18.4 “Urbitatxo alde” azpieremurako Urbanizatzeko Jarduketa-Programari. Dokumentu hori MUNO S.A.k sustatu du, eta Estanislao eta Gorka Narbaiza Zubizarreta ingeniariek eta Álvaro Ruiz del Cerro Díez abokatuak idatzi dute.
Dagokigun Urbanizatzeko Jarduketa Programaren xedea da industria-garapen berri bat egitea aurreikusita dagoen “Urbitatxo alde”* azpieremuan egin beharreko jarduketa integratuen garapena eta egikaritzea arautzea eta antolatzea. Azpieremu horren azalera 4.434,00 m²koa da.
Urbanizatzeko Jarduketa Programa honetan jasoak dauden zehaztapen guztiek errespetatu egiten dituzte, bere osotasunean, dagokion planeamenduan –Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra– zehaztuak datozen antolamendu estrukturala eta antolamendu xehatua, ezarriak dauden terminoetan mantenduz Egikaritze Unitatearen mugapena eta bere eduki eta zehaztapenetan Lurrari eta Hirigintzari buruzko 2006ko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 143. eta 154. artikuluetan xedatua datorrena.

Aipatutako Lurrari eta Hirigintzari buruzko Legearen 156.5 artikuluan xedatua datorrenaren arabera, ondorengo edukiak dituen laburpen bat argitaratzen da:

a) Eremuaren identifikazioa:

“Urbitatxo alde” azpieremu hori Landeta auzoan dago kokatua, GI-2634 (edo Landeta hiribidea) errepidearen ondoan, eta honek mugatzen du iparreko aldetik, Errezil ibaiaren erroak hegoaldetik, Urbitatxo baserriak ekialdetik eta Antzibarrena kaleak mendebaldetik.

— “Landeta” 18. H.E.aren “Urbitatxo alde” 18. 4 azpieremua mugatzen da egikaritze unitatean, guztira, 4.434,00 m²ko azalerarekin.

— Sailkapena: Hiri-lur finkatugabea.

— Kalifikazioa: Industriakoa.

— Eraikitzeko baldintzak:

- Azpieremuaren azalera osoaren banaketa: 4.434,00 m².
- Partzela pribatu eraikigarria sestra gainean: 1.691,50 m².
- Zor publikoa duen partzela pribatua: 643,98 m².
- Herri-erabilera eta zorraren lagapena: 2.099,52 m².

— Jarduketa-sistema: Hitzarmen sistema.

— Urbanizazio Jarduketa Programa onartu ondoreneko 6 hilabeteko epean Birpartzelazio Proiektua aurkeztuko beharko da.

— Eraikitze Proiektuaren aurkezpena, bere urbanizazioarekin: 3 hilabete Birpartzelazio Proiektua onartzen denetik. Eraikitze pribatuaren lanak egiteko, bere urbanizazio osagarriarekin, 2 urteko epe bat aurreikusten da, dagokion lizentzia ematen denetik hasita.

— Ez dago beste bizitegirik bilatzeko programarik ezarri beharrik.

— Hirigintza jarduketa horrek sortutako gainbalioetan Erkidegoak izan beharreko parte hartzeari dagokionez, horren balioa eskudirutan egindako ordainketa batekin gauzatuko da. Zenbateko hori Birpartzelazio Proiektuan zehaztuko da.

— Bideragarritasun ekonomiko-finantzarioko azterlana jasotzen du azterketak. Eraginaren azterketaren ondorioz, urbanizatutako lurzoruaren kostua 100 €/plantan okupatutako m²ko (jasanarazitako BEZik ez).

Akordio honekin amaiera ematen zaio administrazio bideari. Erabaki honen aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango duzu Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, eta, horretarako, bi hilabeteko epea duzu, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunaren biharamunetik hasita.

Nolanahi ere, hala nahi izanez gero, eta aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, argitaratzen den ebazpenaren aurka berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango duzu erabakia eman duen organoaren beraren aurrean, eta, horretarako, hilabeteko epea duzu iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Eta hori guztia, egoki irizten diozun beste edozein errekurtso jartzeko duzun eskubidearen kalterik gabe.

 

Dokumentazioa

Iragarkia