wrapper

Oharrak

Azpeitiko azoka plazan ELIKAGUNEA espazioa herri jabariko emakidan ustiatzeko kontzezioaren esleipena eta formalizazioa.

Azpeitiko azoka plazan ELIKAGUNEA espazioa herri jabariko emakidan ustiatzeko kontzezioaren esleipena eta formalizazioa.

Udalbatzak 2017ko maiatzaren 9an egindako bilkuran Azpeitiko azoka plazako ELIKAGUNEA agrodendaren ustiaketa herri jabariko emakidan esleitzea, jardunbide irekiaren bidez eta ohiko izapidetzan.

Dagokion espediente administratiboa tramitatu ondoren, esleipenari eta kontratuaren formalizazioaren publizitatea egingo da.

1.- Entitate Esleitzailea:

a) Entitatea: Azpeitiko Udala.
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Udaleko Idazkaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 127K
d) Kontratazio profilaren helbidea: www.azpeitia.eus

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratazio espedientearen hasiera: Udalbatzak 2017ko maiatzaren 9ko akordioa.

b) Helburuaren azalpena: Dagokigun kontratuaren helburua da Azpeitiko azoka plazako ELIKAGUNEA agrodendaren ustiaketa herri jabariko emakidan. Espazio honetan, bertako jatorria duten elikagaiak oinarri hartuz, hauen salmenta, sukaldatze, dastatze eta aurkezpena egingo da. Hori guztia Nirea mugimendu rurbanoaren filosofiaren baitan eta Basque Label Harategia diseinu markaren babesean.

c) Lanaren exekuzio lekua: Azpeitiko azoka plazaren behe solairuan.

d) Emakidaren epea: 10 urte (kontrauak urtez urteko luzapena egiteko aukera jasotzen du beste bi urtetan).

3.- Izapidetza, prozedura eta adjudikatzeko modua.

a) Izapidaketa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia (lehiaketa).

4.- Lizitazioaren aurrekontua: esleipendunak ordaindu beharreko prezioa

Esleipendunak hilero 1.000 € ordaindu beharko du kanon gisa.

5.- Esleipena
a) Eguna: Azpeitiko Udalbatzak 2017ko uztailaren 7an egindako bilkuran (Emakida hasteko epea eta beste baldintza batzuek: Udalbatzak 2017ko urriaren 3an egindako bilkuran).
b) Emakidaduna: ARTXARA KOOPERATIBA ELKARTE TXIKIA* ( NIF 75181859 zk).
*Proposamen bakarra aurkeztu da.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Arrazoia: Aurkeztutako proposamena egokia dela iritsi da eta bat dator emakidaren xedearekin.

6.- Kontzesioaren formalizazioa: 2018ko otsailaren 1ean.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

Azpeitian, 2018ko urtarrilaren 22an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information