wrapper

Oharrak

Urola Erdiko Mankomunitateko estatutuen aldaketa. Hasierako onespena eta jendaurreko erakusketa.

Urola Erdiko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2018ko urtarrilaren 27an egindako ez-ohiko bileran, honakoa erabaki zuen; alde batetik, Urola Erdiko Mankomunitateko Estatutuen aldaketari hasierako onespena ematea, eta bestetik, erabaki hori jendaurrean erakusgai jartzea Gipuzkoa aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren bidez, honako baldintzen arabera:

a) Agiria erakusgai dagoen lekua: Urola Erdiko Mankomunitateko Idazkaritza-kontuhartzailetza eta Mankomunitateko web orrian.

b) Agiriak aurkeztu eta erreklamazioak aurkezteko epea: hilabetez iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bulego ordutegian (09:00-14:00).

c) Erreklamazioak aurkezteko lekua: Urola Erdiko Mankomunitateko erregistro orokorra, Enparan kalea 34, PK 20730, Azpeitia.

d) Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Mankomunitatearen Batzar Nagusiak.

Ertabaki hau hilabetez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Mankomunitateko kide diren udaletako iragarki-oholetan jarrita hilabeteko epea amaitu eta erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren iritzira makurtuko da, eta Mankomunitatea osatzen duten udalen gehiengoak onartu beharko dute proposamena, kideen legezko gehiengo osoz eta osoko erabaki bidez. Ondoren, Estatutuen testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Azpeitian, 2018ko urtarrilaren 29an - Lehendakariak.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information