wrapper

Oharrak

Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorrean Landeta 18 HE Hirigintza eremuko Urbitatxo alde 18.4 azpieremurako Birpartzelazio Proiektuaren tramitazioaren hasiera

AZPEITIKO UDALA

Iragarkia
Alkatetzak 2018ko maiatzaren 2an emandako Ebazpenaren bidez, Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Orokorrean Landeta 18 HE Hirigintza eremuko Urbitatxo alde 18.4 azpieremurako Birpartzelazio Proiektuaren tramitazioari hasiera eman zaio. Dokumentua Iñaki Soraluce Echanizek aurkeztu du MUNO S.A.ren, eta Alvaro Ruiz del Cerro Diez abokatuak idatzi du. Planimetria lanak Estanislao y Gorka Narvaiza Zubizarreta teknikariak egin dute.

Horrenbestez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa den ekainaren 30ko 2/2006 Legearen 43. artikuluak eta hurrengoak dioena jarraituz, jendaurreko erakustaldian jarriko da aipatutako espedientea, Azpeitiko Udaleko Idazkaritzan, hogei eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitzen den hurrengo egunetik hasita. Aipatutako epean aztertu eta egoki iritzitako erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan eta Azpeitiko Alkate-Lehendakariari zuzenduta.

Dokumentua, modu berean, Udalaren Web orriko iragarki atalean argitaratuko da.

Azpeitian, 2018ko maiatzaren 2an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua..

Dokumentazioa

Iragarkia


Proiektua

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information