wrapper

Oharrak

Gizarte eta Gizarte Osasungintza arloko elkarteen udal diru-laguntza

Gizarte eta gizarte-osasungin tza arloko elkarteentzako diru-lagun tzak emateko 2018 urterako deialdia.

Azpeitiko Udalak, 2012ko urriaren 5ean eta 2013ko ekainaren 4an gizarte eta gizarte-osasungin tza arloko elkarteei dirulaguntzak emateko oinarri zehatzei haserako onarpena ematea onartu zuen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 2012ko urriaren 26ko eta 2013ko ekainaren 12ko aleak).

Laguntza hauen helburua urtean zehar gizartezerbitzuen arloaren baitan (gizarte arloan eta gizarte-osasun arloan) Azpeitiko herrian eta onuradunak Azpeitian bizi diren pertsonak izanik, elkarte, talde eta erlijio ordenek egindako jarduerentzat diru-lagun tzak ematea da.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura.

Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren diru-laguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deialdian ezarriko dela.

Aipaturiko lagun tzak Azpeitiko Udalba tzak 2017ko otsailaren 7an egindako bilkuran onartu zuen 2016-2019 Diru laguntzen Plan Estrategikoan jasota daude (1. lerro estrategikoa: gizarte ekintza).

Araudi honen baitan, eta laguntzak emateko eskuduna Alkatea izanik (Toki-araubidearen oinarriak arau tzen dituen 7/1985 Legearen 21.1 artikulua) 2018ko ekainaren 6ko Dekretuaren bidez

ERABAKI DU

Lehena.

Urteko Gizarte eta Gizarte-osasungintza arloko elkarteei diru-lagun tzak emateko deialdia egitea.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontze ko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus.

Bigarrena.

Deialdi horri aurre egiteko 2018. ekitaldiko udal aurrekontuan 39.000 euroko gastua baimen tzea, Udalaren Zerbitzu Orokorrak kudea tzen dituen programen kontura, aurrekontu xedapen honekin: 1.0600.480.231.00.02 2018.

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

Gizarte eta gizarte-osasungin tza arloko elkarteei dirulaguntzak emateko 2018 urterako deialdia. Oinarriak Azpeitiko Udalak, 2012ko urriaren 5ean eta 2013ko aldaketak ekainaren 4an emateko (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 2012ko urriaren 26ko eta 2013ko ekainaren 12ko aleak).

1. Xedea eta lagungarria den epealdia.

Deialdi honen helburua da urtean zehar gizarte-zerbitzuen arloaren baitan (gizarte arloan eta gizarte-osasun arloan) Azpeitiko herrian eta onuradunak Azpeitian bizi diren pertsonak izanik, elkarte, talde eta erlijio-rdenek egindako jarduerentzat diru-lagun tzak ematea.

Emango diren laguntza ekonomikoek diru-laguntza izaera izango dute, eta horien helburu orokorra beren eginkizunen esparruan dituzten helburuak betetzen laguntza izango da.

2. Diruz lagungarri diren jarduketei ekiteko epea.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2018ko urtarrilaren 1etik, 2018ko abenduko 31 artekoak egindakoak izango dira.

3. Diru laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntzaren ordainketa hura ematerakoan adierazi zen helburua bete dela frogatu eta gero egingo da.

Dena dela, diru-lagun tza emateko hi tzar men edo ebazpenean onartu ahal izango da egiaztatze hori egin aurretik ordainketak egitea, diru-laguntzaren helburu den ekimenak berekin lekartzakeen jarduerak burutu ahal izateko.

4. Eskariak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako egunaren biharamunetik hasita, oinarrietan agertzen den moduan.

Dagokion ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik hasita.

5. Egiazta tze agiriak eta aurkezteko epea.

Programak 2019ko urtarrilaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko dira.

a) Egindako programaren edo jardueraren oroitidazki zehatza.

b) Diruz lagundu den zenbatekoaren gastuaren egiaztagiri edo fotokopia konpultsatuak.

c) Balantze ekonomikoaren laburpena. Sarreren eta gastuen benetako likidazioa (gerta daitezkeen gain-finantza zioen jarraipena egiteko).

Elkarte edo erakundeek dagozkion fakturak aurkeztuz justifikatu beharko dute hartu diren diru-laguntzen erabilera, eta egindako jardueren txosten zehatza aurkeztu, hala eskatzen zaienean. Egoera zehatz batzuetan, eta ohiz kanpoko izaeraz, egindako jardueraren zinpeko aitorpena onartu ahal izango da.

Egin beharreko justifikazioa edota txostena zehaztutako epean ez aurkezteak automatikoki ekarriko du diru-laguntzaren ezestea, edota jasotako diru-kopurua itzuli beharra, eta, edonola ere, berriro diru-laguntzak eskuratzeko desgaitzea.

Organo eskudunak:

Instrukzioa eta proposamena: Gizarte Zerbitzuetako Batzorde Informatzailea.

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere emandako dirulaguntzak Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.

Diru-laguntzaren ordainketa, gastua egin izanaren egiaztatze agiri guztiak aurkezteari baldintzatuta egongo da, eta hauek deialdiaren hirugarren atalean jasotako epeetan egin behar dira.

Aurkeztu beharreko egiaztatze-agiriak oinarri orokorren 15.artikuluan zerrendatutako agiriak izango dira.

6. Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren diru laguntzak arautzen duen udal - agintarauak (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Diru lagun tzen araudi orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

Azpeitia, 2018ko ekainaren 6a.—Eneko Etxeberria Bereziartua, alkatea.

Oinarriak

Oinarrien zuzenketa

Deialdia - buletina

I. ERANSKINA

Eskaera orria

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information