wrapper

Oharrak

Garatzeko bidean diren herrialdeentzako lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak emateko 2018 urterako deialdia.

AZPEITIKO UDALA

Garatzeko bidean diren herrialdeentzako lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak emateko 2018 urterako deialdia.

Azpeitiko Udalak, 2016ko maiatzaren 3an Garatzeko bidean diren herrialdeentzako lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak emateko oinarri zehatzak ematea
onartu zuen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 2016ko uztailaren 1ko 125ko aleak).

Laguntza hauen helburua garatzeko bidean lankidetza programak garatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeak diruz laguntzea da.

Horretarako, aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

Oinarri berezi horietan araututa daude: helburua, pertsona onuradunak, alde batera uzteak, diruz laguntzeko gastuak eta diru-laguntzak emateko prozedura. Aipaturiko oinarriek adierazten dute deialdiak ezarriko dutela aurrekontuko zein kreditu zehatzen kontura finantzatuko diren diru-laguntzak.

Era berean, adierazten da eskaerak aurkezteko epea, deial- dian ezarriko dela.

Aipaturiko laguntzak Azpeitiko Udalbatzak 2017ko otsa- ilaren 7an egindako bilkuran onartu zuen 2016-2019 Diru laguntzen Plan Estrategikoan jasota daude (1. lerro estrategi- koa: gizarte ekintza).

Araudi honen baitan, Azpeitiko Alkateak, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.1.f artikuluak emandako eskumenaz baliatuz, 2018ko ekainaren 14ko Ebazpenaren bidez

ERABAKI DU

Lehena. Urteko Garatzeko bidean diren herrialdeentzako lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak emateko deialdia egitea.

Deialdi hori Ebazpen honen eranskin gisa jaso da.

Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, diru-laguntzak atalean. www.azpeitia.eus.

Bigarrena. Deialdi horri aurre egiteko 2018. ekitaldiko udal aurrekontuan 90.000 euroko gastua baimentzea, Azpeitiko Gizarte Zerbitzuetako sailak kudeatzen dituen programen kon- tura, aurrekontu xedapen honekin:

Kooperazio internazionala: 1.0600.481.230.00.01.

Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo esku dunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauekargitaratutako egunaren bi- haramunetik hasiko dira zenbatzen.

I ERANSKINA

Garatzeko bidean diren herrialdeentzako lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzako (GKE) diru-laguntzak emateko 2018 urterako deialdia. Oinarriak Azpeitiko Udalak, 2016ko maiatzaren 3an onartu zituen (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 2016ko uztailaren 1eko aleak).

Xedea eta lagungarria den epealdia.

Garatzeko bidean diren herrialdetako biztanleen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko asmoz garapenerako bidean lankidetza programak garatzen dituzten Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GKE) diru-laguntzak emateko deialdia onartzea.

Emango diren laguntza ekonomikoek diru-laguntza izaera izango dute, eta horien helburu orokorra beren eginkizunen esparruan dituzten helburuak betetzen laguntza izango da.

Diru-laguntzaxede duten programek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

Garatzeko bidean dauden herrialdeetan egitea.

Proiektu horien helburua garapen ekonomiko-sozial ore- katua bultzatzea eta eragitea izatea, edota zentratzea arlo zehatz hauetan, hain zuzen ere osasuna, hezkuntza, gizarte- laguntza, kultura, giza- eta gizarte- skubideak sustatzea, demokraziaren balioen garapena, emakume eta gizonen berdintasuna sustatzea, banakako eta taldekako askatasuna eta abar. Halaber, diru-laguntza horien helburu izango dira hondamendi
egoeretarako ekimen humanitariorako laguntzak ere.

Herritarrak oro har horien onurak jasotzea.

Herritarren inplikazioa eta partizipazio aktiboa bultzatzea.

Diruz lagungarri diren jarduketei ekiteko epea.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak 2018ko urtarrilaren 1etik, 2019ko martxoko 30 artekoak egindakoak izango dira.

Diru laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntzaren zenbatekoa bi zatitan ordainduko da:

Lehengo ordainketa,% 75ekoa,gehienez ere bi hilabeteko epean,laguntza emateko erabakia hatzen denetik zenbatzen hasita; eta bigarren ordainketa berriz, % 25ekoa, proiektua egin dela agiri bidez frogatu eta
txostena egin eta gero.

Eskariak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu- tako egunaren biharamunetik hasita, oinarrietan agertzen
den moduan.

Dagokion ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik hasita. Egiaztatze agiriak eta aurkezteko epea.

Programak 2019ko martxoaren 30a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Oinarrietan 3-1 eta 3.2 artikuluan ataletarako agiriak:

Eskaera-orriarekin batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:

Eskatzailearen edo/eta ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.

Erakundearen IFKren kopia.

Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda dagoenaren Ziurtagiria, badagokio.

Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.

Elkartearen jarduera orokorraren memoria.

Diruz laguntzeko eskatzen den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren memoria (*).

Programak Azpeitiko udalerrian zabalkundea izateko proiektua.

Elkartearen jarduera orokorraren gastuen eta sarreren aurrekontua.

Diruz lagundu nahi den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua.

Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea.

Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakundeetan diru-laguntza eskatu duen adierazten duena.

Eskaria egiteko orrian (eredua erantsita dator) adierazi egin beharko da eskatutako laguntzaren zenbatekoa, eta proiektuaren edo jardueraren oroitidazkian, berriz, urte osoan egin nahi diren jarduera guztien azalpena,
diru-sarrerak eta gastuak.

Elkartearen Zuzendaritza Batzordearen presidentearen eta idazkariaren aitorpena, elkarteak duen kide kopurua adieraziz, eta berezituta Azpeitikoak eta beste herri batzuetakoak.

Horretarako, eskatzaile bakoitzak Elkartearen Zuzendaritza batzordearen idazkariaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, eta hor agertuko da eskaria egin den unean goian eskatu den informazioa. (*)
Edonola ere, aurkeztu diren proiektuen memoriak al- derdi hauek jaso behar ditu:

Garatzeko bidean Lankidetza eremuan eta Sentsibilizazio eremuan duen esperientziari buruzko memoria laburra, eta hor adieraziko du proiektua aurrera eramateko hango elkartearen esperientzia, eskaera egin duena bera ez balitz hura izango.

Memoria, zein leku eta eremutan garatuko den hura eta zein biztanleriarentzat den, eta ahal den neurrian horrekin ba- tera joango da leku horren mapa bat, eta baliabideak, aurre- kontu orokorra, zenbateko laguntza
eskatzen den eta nola fro- gatuko den jasotzen duen zerrenda batekin.

Onartutako proiektuaren kostu osoaren eta eman zaio diru-laguntzaren artean dagoen aldea (balego) zuzenean edo hi- rugarrenen bidez, jarriko duela dioen konpromisoaren aitorpena.

Elkartearen presidentearen eta idazkariaren zinpeko aitorpena, esanaz eskatzaileak bere gain hartzen duela programa burutzearen erantzukizuna.

Eskatzailearen zinpeko aitorpena, esanaz programa burutzearen erantzukizuna bere gain hartzen duela.

Eskatzaileak elkartearen barruan eta programaren barruan betetzen duen jardueraren gaineko zinpeko aitorpena.

Oinarrietan 3.3 artikuluan ataletarako agiriak:

Eskaerarekin batera honako dokumentazioa honako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Eskatzailearen edo/eta ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.

Jarduera burutuko duen erakundearen IFKren kopia.

Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda dagoenaren Ziurtagiria, badagokio.

Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.

Elkartearen jarduera orokorraren memoria.

GKEaren edo zentroan dagoen bitartean egingo duen proiektu, jarduera edo programaren memoria.
Hor jaso beharko da, gutxienez, zein leku eta eremutan burutuko den, zein biztanleriari bideratua dagoen, eta ahal baldin bada, zona zehatzaren mapa bat ere aurkeztu beharko da.

Azpeitiko udalerrian programa horri egingo zaion zabalkundearen proiektua.

Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea.

Zinpeko adierazpena, beste diru-sarrera batzuk badauden eta/edo beste erakunderen batzuetan diru-laguntzarik eskatu duen adierazten duena.

Organo eskudunak:

Instrukzioa eta proposamena: Gizarte Zerbitzuetako Batzorde Informatzailea.

Ebazpena: Alkatetzak.

Prozeduraren ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, Administrazio Publikoen prozedura administratibo komunari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 41.1 artikuluaren arabera; betiere
emandako diru laguntzak Udalaren webgunean argitaratzea baztertu gabe.

Diru-laguntzaren ordainketa, gastua egin izanaren egiazta tze agiri guztiak aurkezteari baldintzatuta egongo da, eta hauek oinarri orokorrean 4 eta 16 artikuluan argitaratutakoak.

Araudi aplikagarria.

Bere oinarri arautzaileetan ezarrikoaz gain, laguntza hauek Azpeitiko Udalaren diru laguntzak arautzen duen udal agintarauak (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 2012ko maiatzaren 29an argitaratua) eta Diru  laguntzen araudi orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legeak arautuko dituzte.

Azpeitia, 2018ko ekainaren 15a.—Eneko Etxeberria Bereziartua, alkatea.

Oinarriak

Deialdia

Eskaera orria

I.eranskina

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information