Jarduera ezartzeko eskaera Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko lege orokorraren arabera tramitatu behar dena.
Eskatzailea: Izaskun Astigarraga Sasiain (J.J.A. FOREST COMPANY S.L.)
Jarduera nagusia: egurrezko kaballeteak egitera zuzendutako establezimendu industriala.
Jarduera osagarriak: egurra lehortzeko kogenerazio instalakuntza eta bulego administratiboak.
Lekua: Azpeitiko Olaldeko industri gunean -3. partzela-
Aipatu Legeko 58 atalaren arabera, herritarrak jakinaren gainean jartzeko epe bat zabalduko da, jarduera hori dela-eta beren burua eragindakotzat jotzen duten guztiek egokiak diren oharrak egin ahal ditzaten. Espedientea hamabost laneguneko epean egongo da ikusgai Udaleko Idazkaritzan bulego-orduetan. Epe berean erreklamazioak ere aurkeztu ahal izango.
Azpeitia, 2018ko irailaren 4a. - ALKATEAK -