wrapper

Martxoaren 11ko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2014KO MARTXOAREN 11N HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2014ko martxoaren 11n, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-ze-rrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udal-burua buru dela, eta Udalbatza osatzen du-ten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:
1.- Herriaren Gobernu Batzarrak, aho batez erabaki du 2014ko otsailaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitiko udalaren eta Aranzadiren arteko hitzarmenaren zirriborroa jaso, oroi-men historikoari dagokiona, ekarpenak egi-teko aukera izateko hitzarmenaren trami-tazioarekin hasi aurretik.

3.- Goiko kalea 16ko jabekideak egin-dako kontsultari, igogailua ipintzeari dago-kiona, baiezko erantzuna ematea, baldin-tzekin.

4.- Goiko kalea 8-3ko etxebizitzaren egoerari buruz, Roberto Etxeberria etxeja-beak adierazi du konponketak egin direla eta etxejabeari gogoratu zaio eraikinari al-dizka egin beharreko azterketa teknikoa ez duela aurkeztu oraindik.

5.- Otzokua baserria berreraiki ondo-ren etxebizitza berriak eta nekazaritzari lo-tutako beste baserri bat egiteko baldintzak jakiteko egindako kontsulta, hurrengo bile-ran aztertuko da.

6.- Koldo Jauregik egindako idatzian Etxebeltz-Izarra eremuko R.2.1. oruberako eraikuntza proiektuaren aldaketa onartzea eskatu du eta baloratu bitartean erabakirik ez ematea adostu da.

7.- Arana kalea 13ko jabekideek, igogailua jartzeko obra baimenaren aldaketa onartzea eskatu zuten eta Batzordeak onartu egin ditu aurkeztutako aldaketak.

8.- Ura Ur agentziak bidalitako idatzia "Uren kudeaketari buruzko gai nagusien behin-behineko eskema"ren berri ematea eta alegazioak egiteko aukera zabaltzea.

9.- Enparan kalea, 30eko jabekideei obra baimena ematea eraikuntza azpiko pa-sabidea eta garajearen estaldura berritzeko.

10.- Oihana Unanuek, Izarraitz auzoan, hilerritik gertu, sagardo ekologikoa egiteko jardueraren aurretiazko komunikazioa aur-keztu beharko du.

11.- Maria Pilar Arregiri obra baimena ematea Arregi baserrian gaur egun egoera txarrean dagoen txabola eraitsi eta azalera bera duen beste bat berreraikitzeko.

12.- Olatz-ondo baserritik Olatzera doan bidearen zabalera bermatzeko exeku-zio orden berri bat emango da.

13.- Ez dago galdera eta erregurik.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea