wrapper

Martxoaren 1eko Gobernu Batzordeko laburpena

HERRIAREN GOBERNU BATZARRAK 2016KO MARTXOAREN 1EAN HARTUTAKO ERABAKIEN LABURPENA.

Azpeitian, 2016ko martxoaren 1ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Herriaren Gobernu Batzarra lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Herriaren Gobernu Batzarra osatzen duten zinegotzi denak bertan direla.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Jose Artetxe kalea, 6ko jabekideei eraikuntza horretan igogailua jartzeko obra baimena ematea.

2.- EUDELeko Batzorde Eragileak elkartearen Erakunde eta Funtzionamendu Araudiaren eta Estatutuen aldekata aztertzeko prozedurari aldeko iritzia ematea.

3.- Arregi Olaizola familiak eskatuta, Gerranzuri baserria berreraikitzeko eta bigarren etxebizitza egiteko baimena ematea.

4.- Lasaomendi SAk Odria auzoan Garatxabal baserriaren inguruan lur betetzea egiteko baimena eskatu dute. Isurketak baimendu aurretik Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Sailburuor-detzak emandako baimenean ezarritako baldintzak bete direla ziurtatu beharko dute.

5.- Urola Erdiko Lapatx Zabortegiak sustatuta hondakinak kudeatzeko zentrorako jarduera sailkatuaren udal baimena onartzea.

6.- Azpeitiko udalerrian komunitate ongizateko eta ingurumeneko programak egiteko konpentsazio ekonomikoa zuzenean jasotzeko Urola Erdiko Mankomunitateak hartu duen behin betiko akordioaren aurka jarri den berraztertze errekurtsoaren berri ematea.

7.- Ahari jokoari dagokionez, ikuskizunaren inguruko legezkota-suna bermatu behar da eta bitartean jokoriz ez da ospatuko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea