wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Azpeitiko Udal Liburutegiak ekintza ezberdinak antolatu ditu. Aurten Apirilaren 24tik Maiatzaren 5era bitartean ekintza ugari izango dira adin guztietako herritarrentzat. 

Egitaraua

• Apirilak 24: Eskulan tailerra H.H.4ko haurrentzat.

• Apirilak 25: Literatura Solasaldia, Irati Jimenez idazlearen "Nora ez dakizun hori" eleberriaren inguruan eta Pako Aristik gidatua.

• Apirilak 26: Irakurketa Errazaren festa, Biharko Eguneko zentrokoak eta Goinetxe Fundazioko irakurketa taldeak bilduta.

• Apirilak 26: Ipuinaren Ordua, H.H.4ko haurrentzat

• Apirilak 27: Urrestillan Liburutegi Zerbitzua eta eskulan tailerra eskainiko da (17:30-19:00).

• Maitzak 3: Ipuinaren Ordua H.H.5eko haurrentzat.

• Maiatzak 5: Liburutegia kalera, azpeitiar idazleak plazara. Azpeitiar idazleen liburuak 5 eurotan salduko dira.

“Liburu libreen” edo “bookgrossing” txokoak ireki edo estreinatu.