wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Udalak herritarren beharren berri izateko duen 'Denon Artean' prozesu parte hartzailearen baitan Urrestillako bizilagunek herigunea eta Olalde lotzeko oinezkoen pasabidea egotzitzeko beharra adierazi zuten. GI-2635 errepidea gurutzatu behar dute herritarrek herrigunera joateko, eta herritarren segurtasunabermatu eta auzoko irisgarritasuna errazteko Azpeitiko Udala azken bi asteotan lanean aritu da semaforoa jarri eta oinezkoentzako pasabidea egokitzeko.