wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak Landetan egin nahi dituen urbanizazio lanen inguruan hitz egiteko bilera egin nahi du interesdun herritar, bizilagun eta bertako enpresetako arduradunekin, astelehenean, hilak 3, 18:30ean udaletxeko 5. solairuan.

Egin nahi diren obra horien bidez Landeta auzoak azken urteotan jasandako degradazio urbanistikoari konponbidea ematen hastea eta etorkizunean Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorriaren Atxubiagako biribilgunera arteko zatia egin nahi dira. Azken horretarako hainbat alternatiba ditu eskuartean Udalak. 

Asteleheneko bileran bidegorriko zein Landetako urbanizaziorako aukera ezberdinak aurkeztuko dituzte Udal arduradunek.