wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Kirol Elkarteen ohiko jarduerarako 2018. urteko Udal dirulaguntza zuzenak eskatzeko epea urriaren 31 bitartean izango da irekita, beti ere, kirol-modalitatea denboraldian oinarritzen bada.

Urte naturalari lotzen zaizkion kirol-modalitateak, aldiz, 2018ko urtarrilaren 1-31ra bitartean aurkeztu beharko dituzte eskaerak, Udal harrera erregistroan edo posta elektronikoz, dagokion eranskinean.

Eskaera urrian egin behar duten elkarteei gogorarazi nahi zaie, aurkeztu behar duten dokumentazioa 2016-2017 denboraldian oinarritu behar dela.

Aldiz, laguntza-eskaera urtarrilean egin behar dutenek, aurkeztu beharreko dokumentazioa 2017. urtean oinarrituko da.

KIROL MODALITATEA DATUAK AURKEZTEKO EPEA

  • Denboraldian oinarritzen bada 2016-2017 denboraldikoak 2017ko urriak 1-31
  • Urte naturalari lotuta daudenak 2017. urtekoak 2018ko urtarrila 1-31