Aurtengoan, gainera, Trikigiro Elkartea sortuta eta eskuartean proiektu ederrekin datoz. Ekimen desberdinak izanik ere, guztiek egungo trikitia auspotzea eta iraganeko eskualdeko trikiti altxorra balioan jartzea dute helburu, jardun horren trasmisioa bermatzea alegia.
Horretarako, Trikigiro Elkarteak, Azpeitiko Udalak babestuta eta Kulturaz Kooperatibarekin elkarlanean honako ekimenak antolatu ditu datozen hilabeteetarako:
Urriak 20, ostirala
19:00etan hasita Sanagustin kulturgunean: III.Trikigiro jaialdia
Azaroak 14, 21 eta 28
Sanagustin kulturgunean: Hitzaldi Zikloa
Azaroak 7tik 20ra
Sanagustin kulturgunean: Argazki erakusketa
Abenduak 30, larunbata
20:00etan Soreasu Antzokian:Xabi Solano Maiza ikuskizuna
Apirilak 13, ostirala
19:00etan Soreasu Antzokian: Dokumentalaren aurkezpena. Urola Erdiko trikitixa 60. eta 70. hamarkadetan.
Ekimen guztiak dute beren garrantzia baina bereziki aipatzekoa da gure inguru honetan izan den trikitixa jarduna dokumentatzeko eta honek bertan nahiz Euskal Herrian izan duen garrantzia balioan jartzeko elkarteak ekoitziko duen dokumentala osatzeko egiten ari diren dokumentazio lana.