wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzen Garapen agentziaren bidez, 30 urtetik gorako langabetuei zuzenduriko Bidelan programa jarriko du abian, azaroan. Programa horren helburua da, bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz eta Urola Erdiko lan eta prestakuntza aukerak eta eskaintzak aztertuz, partaide bakoitzari prestakuntza eta lanerako bide berri bat sortzen laguntzea.

Programan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira:

  • 30 urte edo gehiago izatea
  • Langabezian egotea
  • DBH edota Eskola graduatu tituloa izatea

Interesatuek Iraurgi Berritzenera (943 85 11 00 zenbakira eta Sandragatik galdetu) deitu dezakete izena emateko edo informazio gehiagorako..

Ikastaroaren programazioa, ondorengo link-ean kontsulta dezakezu:

BIDELANEKO PROGRAMAZIOA