Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak urriaren 16an iragarri zuen Inaki Errazkin Ingurumen diputatu ohiaren eta Ainhoa Intxaurrandieta kontsortzioko aurreko lehendakariaren aurka joko duela. Egoera horren aurrean ondokoa adierazi nahi du Azpeitiko Udalak:
1- Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hartutako erabakiaren aurrean gure desadostasuna adierazi nahi dugu. Errazkin eta Intxaurrandieta auzitara eramateko erabakiak aurrekaririk gabeko egoera baten aurrean jarri gaitu.
2- Gehiengo demokratikoan oinarrituta erabaki politikoak hartu izanagatik epaitegira eramateak ez du inolako zentzurik. Erabaki politikoekin ados egon gaitezke edo ez, baina politikaren judizializaizoak kaltea besterik ez dakar.
3- Auzi honetan ez dago inongo diru lapurretarik edo ustelkeria kasurik. Hala ere, ondorio pertsonal larriak eragin ditzake.
4- Bereziki, Azpeitiko alkate ohi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu ohi Inaki Errazkini babes osoa eskaini nahi diogu eta behar dituen baliabideak eskaintzeko prestutasuna adierazi nahi dugu. Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko aurreko lehendakariari ere lkartasuna adierazi nahi diogu.