wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Urtero bezala, azaroan izango da 2018ko Euskal Antzerki Topaketa, baina Azpeitiko Udala hasi da urteroko ekimen berezi hori prestatzeko lanetan. Hori dela eta, azaroko zitan parte hartu nahi duten taldeei beren proposamenak aurkezteko epea zabaldu die. Gaurtik, martxoak 15, apirilaren 15era bitartean izango da zabalik antzerki obrak aurkezteko epea, eta honakoa aurkeztu beharko dute:

  • Obraren aurkezpena
  • Sinopsia, laburpena
  • Fitxa tekniko eta artistikoa
  • Material grafikoa

Euskal Antzerki Topaketetan lanak aurkezteko bi baldintza daude ezinbestean betebeharrekoak; Euskal Herriko taldea izatea taularatzen duena eta obra bera euskaraz izatea.

Proiektuak udal kultur sailean aurkeztu beharko dira, bertara eramanez edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.  bidalita. Edozein zalantza argitzeko bide horiek berak edota 943 15 70 68 telefonoa erabil daiteke.