wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Atzo arratsaldean inauguratu zen Antxieta Arkeologia Taldeak Soreasuko kulturgunean erabiliko duen egoitza. Bertan izan ziren Antxietako gaur egungo zein aurretik ibilitako kideak, Udal ordezkariak eta hainbat herritar. "Azpeitian kulturan egiten ari garen inbertsioek emaitzak ekarri dituzte herrira, eta hemendik kanpo ere gure kultur dinamika erreferente da. Baina Guk begia beti edukian jarri dugu, zuek urte guzti hauetan lan handia egin duzue gure aurreko belaunaldi haiek nortzuk ziren, nolakoak ziren eta zer egiten zuten aztertzeko, eta eskertzekoa da egindako lan guztia", azaldu du Eneko etxeberria Alkateak. 

Bide horretan, "lanerako eta transmisiorako leku egokiagoa" dutela ere azpimarratu nahi izan du. Rafael Reszabal Antxietako sortzaileetakoa ere inaugurazioan izan zen, bere hitzetan "lan asko egin dute, baina oraindik ere izugarrizko aurkikuntzak dituzte egiteko". Jose Ignacio Arrieta elkarteko kideak Rezabali eta Maria Jesus Arregi Andoni Albizuriren alargunari eskerrak emen nahi izan zizkien elkartearen sorreran izandako eskuzabaltasunagatik: "Eta Udala ere eskertu nahi dugu egokitutako lantoki berriagatik". 

Bukatzeko, beraien ohiko lana nola egiten duten eta egoitzaren zein txoko egokitu duten horretarako azaldu zuten. 

 

 

arkeologoak

arkeologoak1

arkeologoak3

arkeologoak4

arkeologoak5

arkeologoak6

arkeologoak7

arkeologoak8

arkeologoak9

arkeologoak10