wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Martxoaren 24an, Azkoitia-Azpeitia Maratoi erdiaren 25. edizioa jokatuko da. Diego Garciaren omenez antolatzen den lasterketaren antolatzaileek "edizio berezia", izango dela azpimarratu dute. Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak lasterketak dituen baloreak azpimarratu nahi izan ditu: "Eliteko lasterkariak eta amateurrak lotzen saiatzen zarete. Maratoi erdia edo lasterketa motza dituzue aukeran. Lasterketa pixka bat aritzen garenontzat gozada bat da horrelako lasterketa bat herrian bertan izatea", azaldu du. 

Ia dena prest dute, eta parte hartzaileak ere izena emanda dira, asko eta asko. Izan ere, antolatzaileek aurreratu dutenez 1.000 parte hartzailek har dezakete parte proban, eta 800dik gorak dagoeneko eman dute izena: 825 lagun zeuden izena emanda astearterako. Horietatik, 383 gipuzkoarrak dira; 683 gizonezkoak eta 116 emakumezkoak. Lasterketa motzean 135 ziren izena emana zutenak, 72 gizonezkok eta 63 emakumezkok; horietatik 91 gipuzkoarrak.

Antolatzaileek ahalegin berezia egin dute mende laurdena ospatzeko; aurrekontua ere aurreko urteetakoa baino handiagoa du probak. Korrikalari herrikoiak erakartzearen urteroko erronka berrindartua fruituak ematen ari da, eta eliteko atleten arloan ere "esfortzu berezia" egin dute. Goi mailako hamabi gizonezkok eta zazpi emakumek osatuko dute elitekoen zerrenda, eta tartean daude Azkoitia-Azpeitia inoiz irabazitako batzuk: Emmanuel Bett, Mark Kiptoo eta Joseph Kiprono Kiptum keniarrak, eta Zulema Fuentes Pila espainiarra. Horiekin lehian ariko dira Samuel Kiplimo Kosgei (Kenia), James Rungaru (Kenia), Nathan Ayeko (Uganda), Stephen Omito Arita (Kenia), Kiprono Menjo (Kenia), Stephen Muendo Mwendewa (Kenia), Ronald Kirui (Kenia), Merhawi Tsegay (Eritrea) eta Erick Kiplangat (Kenia) gizonezkoetan, eta Leonida Jemwetich Mosop (Kenia), Mercy Kepchumba (Kenia) Hawi Megersa (Etiopia) eta Azucena Diaz Calvo (Espainia) emakumezkoetan.

Zerbitzu desberdinak 

Garraioari dagokionez, Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik joan-etorrirako autobusak izango dira, eta Azpeititik Azkoitiko irteerara joateko autobusak ere bai, Ikasberriko biribilgunetik 14:45etik 16:00ak bitartean. 

Dortsalak lasterketa egunean jaso beharko dituzte korrikalariek Azkoitian, 12:00etatik 16:00etara, Julio Urkijo kalean. Izena dendaren batean eman dutenek dendan bertan jaso dezakete, hala adieraziz gero. Maratoi erdia amaitzen duten guztiek domina berezia jasoko dute, Diego Garciaren irudiarekin.

Dutxak eta aldagela zerbitzua Azpeitiko igerilekuan izango dituzte; masaje zerbitzua ere izango dute nahi dutenek, helmugan. 3 eta 10 urte arteko umeentzako ludoteka zerbitzua ere emango dute, Sanjuandegiko Txiki Txoko ludotekan, 15:00etatik 19:00etara.

 

Lasterketa bat baino askoz gehiago

Martxoak 20, asteartea

Argazki erakusketairekiera Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek eta Felix Sanchezek lasterketaren aurreko edizioetan ateratako irudiekin. 

Martxoak 23, ostirala

Diego ezagutzen emanaldia eta solasaldia atletekin. Sanagustin kulturgunean, 11:00etan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat.

Martxoak 24, zapatua

La M.O.D.A. taldearen kontzertua, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan.

Martxoak 25, igandea

Ospakizun bazkaria Loiola Hotelean, 14:30ean. Bazkarirako txartelak salgai jarriko dituzte Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan eta Azpeitiko Juantxo Txiki eta Eguzkitza tabernetan, 35 euroren truke.