wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Iazko udatik obretan da igerilekua. Bi helburu dituzte obra horiek, alde batetik, eraikinaren zati zaharra berritzea, eta hainbat gela egokitzea; eta energia kontsumoa gutxitu eta energia berriztagarriak erabiltzeko instalazioak egitea. Lanak bi fasetan garatuko dira, eta lehen fasea bukatzear dela obrak ikusten izan dira Estitxu Elduaien kiroletako batzordeburua eta Aitor Bereziartua hirigintza zinegotzia, udal teknikariekin.

1.300.000 euroko inbertsioa da igerilekukoa, eta energia berriztagarrien inguruan duela zenbait urte egindako apustuaren jarraipena da. Izan ere, igerilekua da herriko eraikin publikoen artean energia kontsumo handiena duena: "Energia berriztagarrien aldeko apustu sendoa egiten dugu Udalean, eta hainbat pauso eman ditugu azken urteotan energia kontsumoa gutxitu eta energia berriztagarrien alde egiteko. Hala, igerilekuan ere duela zenbait urte ur beroa erabiliz proiektu aintzindaria jarri genuen abian. Hari jarraituz, gaur egun egiten ari garen obren bidez, eguzki plaka bidez energia sortuko dugu, eta egindako isolamendu lanen bidez beroa-eta gutxiago galduko ditugu”, adierazi du Bereziartuak. Era horretara, gaur egun galtzen den energiaren %26,7a ez galtzea aurreikusten dute.

5. pisua eraberrituta

Bukatzear den lehen fasean, igerileku barruan eta kanpoan egin dira obrak, eta horma eta sabaia berritu eta egonkortzeko obrak egin dira. Hala, 5. solairuko gela bat igerilekuaren beharretara egokitu da; leihoak handitu zaizkio eta gela handi bat bitan zatitzeko aukera izango da hemendik aurrera. “Obrak aprobetxatuz, alde zaharra berritzeaz gain, igerilekuaren eguneroko erabilera kontuan izanda, sortzen diren beharretara egokitzeko obrak ere egin ditugu. Hala, 5. pisuan adibidez, gela handi bat bakarrik zegoen, eta argi gutxi zuen. Orain askoz ere argitsuagoa da bi aldeetan leihoak atera dizkiogulako, eta gela zatitzeko aukera dago. Aldagela zaharretan ere egin ditugu berritze eta egotziko obrak”, zehaztu du Elduaienek.

Behin lehen fasea bukatuta, teilatuan plaka fotoboltaikoak instalatuko dituzte. Horiekin kontsumitzen den energia %11,5ean gutxituko da; urtean, 266.500 kWh gutxiago kontsumitzea espero du Udalak.

igerilekua1

igerilekua2

igerilekua3

igerilekua4

igerilekua6