wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken egunotan obrak hasteko eremuan prestaketa lanak egin dituzte, eta astelehenean hasiko dira sortzen diren arazoei irtenbidea emateko obrak. Bi aste inguru iraungo dute eta 42.601,42€tako aurrekontua izango dute.

1990. urtean kiroldegia egin zenetik ez da konpondu kiroldegiko teilatua, hala ere, momentuan momentuko arazoei irtenbidea emateko hainbat neurri hartu izan dira. Hala ere, azken urteotan itukinekin gero eta arazo gehiago sorzten direla ikusita erabaki da teilatuan obra egitea. Obra, kiroldegiko kantzan egingo da, eta hartutako neurriekin sortzen diren arazoak konppontzea da helburua. 

"Azpeitiko Udalaren helburua kirol ekipamentu eta azpiegituretan ere mantenu egokia egin eta zerbitzu ahalik eta hobea eskaintzea da. Bide horretan ari gara kiroldegian energia berriztagarrien erabilera bultzatu eta beste hainbat aldaketa egiteko obrak egiten, futbol zelaiko belarra aldatzen eta, orain, kiroledgiko teilatua konpontzen", adierazi du Estitxu Elduaien kirol batzordeburuak.