wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak eskualdeko beste Udalekin eta zein Bertan merkatari elkartearekin eta eskualdeko beste elkarteekin batera, Iraurgi Berritzen garapen agentziaren bidez osatutako, Urola Erdiko merkataritza mahaiak, jardunaldi zikloa antolatu du. Bi saio izango dira. Bi saio ezberdinetan egituratuko da eta lehenbizikoa irailaren 27an ospatuko da Azpeitiko Sindikatu Zaharreko lehen solairuan 14:30 eta 16:30 bitartean. Izen ematea irailaren 25a bitartean izango da zabalik.

Lehen saioak, merkatarien erretiroa izango da hizpide. Saioan zehar, erretiroa egoki kudeatzearen garrantzia azaltzeaz gain, kontuan hartu beharreko aldagai eta xehetasunak azalduko dira. Besteak beste, kotizazio urteak nahiz zenbatekoak izango dira hizpide. Bigarren saioan, berriz, eskualdatzeen gaia landuko da eta urriaren amaierarako aurreikusten da.

Bi jardunaldiak, gai hauetan aditua den PKF Attest aholkularitza enpresako Eunate Llonak eskainiko ditu. Erretiro nahiz eskualdatze gaietan interesa duten eskualdeko merkatari guztiei irekiak izango dira, merkataritza elkarteetako bazkide izan edo ez.

Antolatu berri diren jardunaldien bitartez, egun eskualdeko merkataritzan identifikatu diren bi behar ezberdini eman nahi zaio erantzuna. Batetik, lehen saioaren bitartez, eskualdeko merkatarien adina gero eta nagusiagoa den honetan hauen erretiroa egoki kudeatzeko argibideak eskaini nahi dira. Bestetik berriz, bigarren jardunaldiak, merkataritza establezimendu ezberdinen eskualdatze prozesuen inguruko xehetasunak argitzea du helburu.

HARREMANETARAKO:

Alazne Larrañaga
Ardura: Merkataritza Arloko koordinatzailea.
Mugikorra: 688718777
e-maila: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.