wrapper

Oharrak

Azpeitian, aurten, lehen aldiz antolatu da Bizilagunak programa jatorri desberdinetako herritarrak elkartu eta ezagutzeko helburuarekin. Igandean izango elkartzeko eguna, eta lehen aldi honetan herriko sei familiak hartuko dute parte. Igandea baino lehen, ordea, aste honetan, elkarrekin bazkalduko duten familiak elkar ezagutzeko aukera izango dute.

2012. urtetik urtez urte gero eta Euskal Herriko txoko gehiagotan egiten den programa da Bizilagunak. Aurten, azaroaren 11n egingo da. SOS Arrazakeriak Azpeitiko Udala gonbidatu du herrian ekimena sustatzera eta erronkara batzea erabaki du, jatorri desberdinetako herritarrekin lan egiten duten eragileekin elkarlanean. "Jatorri ezberdineko herritarren arteko elkar ezagutza sustatzeko balio du, aurreiritziak bertan behera utzi eta kultura ezberdinen aberastasuna batzeko. Interesagarria da horregatik, herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko eta kultura aberastasuna indartu eta ezagutarazteko", adierazi zuen egitasmoaren aurkezpenean Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Egitasmoa sinplea da; mahai baten bueltan, bazkaria egiteko biltzea jatorri desberdinetako familiak.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information