wrapper

Oharrak

Datorren astean, ingurumen gaiei loturiko bi film eskainiko dira Azpeitian. Azaroaren 13an, asteratean, 19:00etan Jabier Arenas azpeitiarrak Urola ibaiaz eginiko 20 minutuko dokumentala eskainiko da. Dokumental horretan, ibaiaren inguruko historia biltzeaz gain, bertako fauna eta landareriaren inguruko irudi ikusgarriak ere bildu ditu, Urola ibaia bera balioan jarri asmoz. 

Azaroaren 14an, asteazkenean, berriz, Cien Días de soledad filma eskainiko da, 19:00etatik aurrera. Dokumental hau GNaturaldia proiektuaren baitan egiten diren ekintzen baitan eskainiko da. Bertan, 100 egunez gaur egungo teknologia eta aurrerapenik gabe egon zen José Díazen bizipenak islatzen dira.  

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information