wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udaleko zinegotzi guztiek, adierazpena adostu dute, Iñaki Errazkin alkate eta Ingurumen diputatu ohiari eta Ainhoa Intxaurrandietarari era pertsonalean bere babesa adierazteko.

Iñaki eta Ainhoari gure babes pertsonal eta solidarioa eskaintzen diegu azpian sinatzen dugunok. Gai pertsonal gisa, ez diogu inori opa sufrimendua eta mina eragiten dieten egoerei aurre egin behar izatea. Horregatik, funtsezkoa da justizia demokratikoa eta herritar guztien eskubideekiko bermatzailea exijitzea, aldi berean ebazpen justuak bermatuko dituena. Era berean, ordezkari publiko guztiek arduraz jokatu behar dute interes orokorraren eta elkarbizitza sozial eta politikoaren defentsan. Egoerak eskatzen duen mailan ekiteko momentua da. Instituzioetan ardurak eta karguak ditugunok interes politikotik at utzi behar dugu interes pertsonala.

Interes pertsonalaren eta politikoaren arteko bereizketari buruz esandakoari jarraiki, aurretik aipatutakoaren irakurketa oro ez da tresna politiko gisa erabili behar.

Sinatzaileak: Eneko Etxeberria, Aitor Gorrotxategi, Estitxu Elduaien, Josu Labaka, Itziar Lasa, Leire Etxaniz, Ainhoa Beristain, Amaia Etxeberria, Agustin Lizarralde, Mikel Ibarzabal, Leire Goenaga, Aitor Bereziartua, Ainara Larrañaga, Nerea Etxeberria, Aritz Azpiazu, Xanti Gurrutxaga, Rebeka Larrañaga.