wrapper

Oharrak

Gizarte zerbitzuak

Herritarrek ahalik eta bizi kalitate onena izatea du helburu Azpeitiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailak; aniztasunean, justizia sozialean eta berdintasunean oinarrituta, adin, jatorri nahiz genero guztietako herritarren babes soziala eta ongizatea bermatzea hain justu. Zerbitzu publikoa da eta herritar eta kolektibo orori zuzenduta dago.

Horretarako, honako lan ildoak garatzen ditugu: norberaren autonomia bultzatu eta mendekotasunak ekartzen dituen behar pertsonalak aurreikusi eta horietan laguntzea; babes ezagatik sortzen diren egoerak aurreikusi eta horietan laguntzea; baztertze egoerak aurreikusi eta horietan lagundu eta pertsonen, familien edo taldeen bergizarteratzea bultzatzea; eta larrialdiko egoerek sortzen duten egoera pertsonalak eta familiarrak aurreikusi eta horietan laguntzea.
Gizarte Zerbitzuen Sailak ahalegin berezia egiten du herritarren eskubide eta baliabideen inguruan informatu, baloratu eta bideratzeko, eta baita herritarren sentsibilizazioan ere: bai egun dauden behar sozialen inguruan eta baita parte hartze sozialaren inguruan kontzientziatzeko ere.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information