wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Soreasuko sormen gunearen obra proiektuari azken ekarpenak egiteko epea zabaldu du Udalak
Atzo aurkeztu zuen Udalak Soreasuko sormen gunearen aurreproiektua. Azaroaren 3ra arte ekarpenak egiteko aukera du, hala nahi duenak. Behin ekarpenak aztertu, eta behar bada aldaketak egin ostean exekuzio proiektua egingo du. Atzo, batzar
Hondakinen bilketa sistema berria ezartzeko bilerak egingo dira astelehenetik aurrera
Urte bukaerarako hondakinen bilketa sistema berria izatea aurreikusten du Udalak, eta horretarako hiru fasetan egingo den lanketa aurkeztu dute Eneko Etxeberria Alkateak, Aitor Bereziartua Urola Erdiko Mankomunitateko Lehendakariak eta Estitxu
Hiru ikastaro berri Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean
Azpeitiko Udalak udazkeneko ikastaroen eskaintza zabaltzen segitzen du. Hala, hiru ikastaro berri antolatu ditu Deustuko unibertsitatearekin elkarlanean. Larrialdi juridikoetarako botikina, Negozio baten garapenerako erreminta digitalak eta Sormen

Lanzituz programaren bidez negozio ideia bat dutenek proiektuaren bideragarritasuna aztertu ahal izango dute azaroaren 6tik aurrera

Prestakuntza buruan ideia edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago Lanzituz programa. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Azaroak 6an hasiko da eta hiru asteko iraupena izango du.

Leer más

30 urtetik gorako langabeentzako Bidelan programa jarriko da abian, azaroaren 6an

Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzen Garapen agentziaren bidez, 30 urtetik gorako langabetuei zuzenduriko Bidelan programa jarriko du abian, azaroan. Programa horren helburua da, bakoitzaren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuz eta Urola Erdiko lan eta prestakuntza aukerak eta eskaintzak aztertuz, partaide bakoitzari prestakuntza eta lanerako bide berri bat sortzen laguntzea.

Leer más

Elikagai osasuntsu eta integralen inguruko ikastaro berrian izena emateko aukera dago

Azpeitiko Udalak antolatzen dituen ikastaroen baitan, elikagai osasuntsu eta integralen inguruko ikastaroa antolatu du. Saioak Oihana Blanco Aztirik emango ditu eta asteartetan izango dira, 10:00etatik 13:00etara edo 18:00etatik 21:00etara, Gaztelekuan. Ikastaroaren inguruko informazio gehiago nahi duenak edo izena eman nahi duenak 635 191 352 telefonora deitu behar du.

Leer más

Trikitiaren mundua ezagutarazi eta transmisiorako egitarau oparoa izango da datozen hilabeteotan Azpeitian

Bada trikiti giroa Azpeitia inguruan eta azken aldian herrian soinu txiki eta panderoaren bueltan dugun hots ederra da horren seinale. Iaz, eskualdeko hainbat trikitilari gaztek martxan jarri zuten dinamikak Sanagustin kulturgunea plazatzat hartuta, TrikiGiro jaialdi paregabea izan zuen fruitu. Ehundik gora trikitilarik giro paregabean alaitu zituzten kale eta kulturgune barrenak eta inpernuko auspoaren zaletu zahar nahiz gazteen bilgune bilakatu zen.

Leer más

Core, Gimbalance, Zumba gold eta jumpfit jarduerak ezagutarazteko ate irekiak, igerilekuan

Datorren astean, igerilekuan eskaintzen diren hainbat jarduera ezagutarazteko ate irekiak egingo dira igerilekuan. Herritarrek debalde izango dute ordubeteko klasea jaso eta kirol jarduera ezagutzeko aukera. Ez da aurrez izenik eman behar.

Leer más

Denboraldian oinarritzen diren kirol modalitateen Udal diru-laguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatuko da

Azpeitiko Kirol Elkarteen ohiko jarduerarako 2018. urteko Udal diru-laguntza zuzenak eskatzeko epea urriaren 31 bitartean izango da irekita, beti ere, kirol-modalitatea denboraldian oinarritzen bada.

Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information