Alde batetik, zakur gorotzak jasotzeko ontzi eta seinale gehiago jarri dira herrian, ontzi falta aitzakia izan ez dadin eta zakur kakarik izan ez dadin herriko kale eta parkeetan. Gaur egun 27 gunetan daude zakur gorotza botatzeko ontziak.
HERRI GUNEA. 22
• Perez Arregi (1).
• Enparan dorretxea (1).
• Zelai luze (2).
• Olazko Amaren plaza (1).
• Pablo VI (1).
• Garmendi auzoa (2).
• Euskal Herria (3).
• Barrenetxe (1).
• Salbe Auzoa (2).
• Anbulatorio atzea (1).
• Loiolako Inazio Hiribidea (7).
AUZOAK. 5
• Urrestilla (1).
• Loiola (4).
Beste aldetik, berriz, Azpeitian zerrendatuda dauden 1.878 txakurren jabeei gutuna bidali zaie, oinarrizko bi betekizun gogoraraziz; Animaliak babesteari buruzko Eusko Legebiltzarraren urriaren 29ko 6/1993 Legean zehazten den bezala, zakurra lotuta eramatea eta zakur gorotzak jaso eta dagokion edukiontzian botatzea.