wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Soreasu 2 eta 5 etxe atarien arteko kalea eraberritzeko obrak abian dira. Udalak Denon artean prozesuaren baita kale hori eraberritzeko proiektua egin zuenean bi alternatiba aurkeztu zizkien auzotarrei, eta haiekin adostu moduan eraberrituko da. 

Ekainaren hasieran hasi ziren obrak, eta saneamendua eta azpiegiturak berritu eta lurperatuko dira. Horretaz gain, espaloiak eta errepidea bera ere berrituko dira. 120.000 euroko aurrekontua izango du eta hiru hilabeteko epean bukatuko dira lanak. Lan horiekin auzo hori erabat eraberrituta geldituko da