wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Duela hilabete inguru hasi ziren Basazabal jauregi urbanoa eraberritzeko eraikineko barruko obrak. Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu dute, eta diruz lagunduko ditu obrak. Eraberritze osoak 700.000 euroko aurrekontua du, eta 200.000 euro jarriko ditu Aldundiak.

Gipuzkoan dagoen jauregi urbano zibil bakarra da Enparan Kalean dagoen Basazabal. Kanpotik ederra da, oso. Baina barruan du benetako xarma. Urte luzez, itxita izan da, eta duela urtebete ingurutik Udala eraberritzeko proiektua eta baliabideak lortzen aritu da. Eneko Etxeberria alkateak, hitzarmen hau sinatzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du: "Iragana etorkizunari begira jartzen dugu hitzarmen honekin. Ondarea bera berreskuratu, balioan jarri eta erabilera ematea da gure helburu". Horixe bera azpimarratu nahi izan du Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta kiroletako diputatuak: "Guretzat garrantzitsua izan da benetan, Azpeitiko Udalak eraikina eraberritzeko asmoa izateaz gain, proiektu zehatz bat duelako buruan. Eraikina eraberritu eta erabilgarri jartzea da helburua, eta hori gure irizpidearekin erabat lotuta dago". 

 

Turismoa eta formazioa

Basazabal eraikina faseka eraberritzen ari dira. Duela urtebete inguru teilatua eraberritu zitzaion, eta orain barrua eraberritzeko lanak hasi dira. Lan horiek ere faseka egingo dira. Lanak bukatzean (2018ko lehen erdialderako irekitzea da helburua) lehen bi solairuak turismora bideratuko dira. Gaur egun Sindikatu Zaharrean kokatzen den turismo bulegoa lekuz aldatuko da, eta interpretazio zentru bat egitea ere aurreikusten da bertan. Goiko beste bi solairuetan, berriz, formazio zentrua sortzea aurreikusten du Udalak.