wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Iazko apirilean, Sanjuandegi eta Loiolabide lotu dituen zubia eraikitzeko obrak hastearekin bat, Sanjuandegiko autobus geltokiak behin-behinean eta Gipuzkoa Foru Aldundiarekin adostuta Esklabetara pasatu ziren. Obrak iraun duten bitartean, Azpeitiko Udalak autobus geltokiak bertan lagatzeko herritarren eskaerak jaso izan ditu. Eskaera horien kontra, ordea, Sanjuandegiko bizilagun ugarik ere egin dute lehenbailehen geltokiak auzora mugitzeko eskaera.

Egoera ikusita, eta herritarren eskaerak eta aukerak ikusi asmoz, ekainaren 7an bilera irekia egin zuen Udalak. Han azaldu zen gisan, autobusa pasatzeko bi ibilbideak teknikoki egokiak dira, eta herritarren artean kontsentsu nahikorik ezean, ohiko geltokia, hau da Sanjuandegikoa, mantentzearen alde egin du Udalak. Bide horretan, zerbitzu publikoa Sanjuandegi bezalako auzo handi batera iristea lehenetsi du. Hala ere, parte hartzerako ordenantzak arautzen dituen pausoen bidez proposamenak egin ahalko dira.

Ekainaren 22an, Udal teknikoak, Lurraldebus eta Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikoekin eremura joan ziren autobusaren ibilbide berria ikusi eta aztertzeko. Han ikusitakoaren arabera, hurrengo egunean, ibilbidearen alternatiba berri bat eta horretarako egokitzapenak egiteko proposamena bidali zion Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio Ikuskaritzak Udalari. Alternatiba horretan, autobusen zein trafikoaren noranzkoan aldaketak egin behar ziren, eta Udala saiatu zen alternatiba desberdinak aztertzen horrelakorik egin beharrik ez izateko. Baina Aldundiaren eskakizunak kontuan hartuta Foru Aldundiaren proposamena aintzat hartu zuen ekainaren 28an.

Uztailaren 6an, Etxebeltz Izarrako bizilagunen zenbait ordezkariri jakinarazi genien trafikoaren probak egin ostean, Lurraldebusek hainbat egokitzapen egiteko eskatu zituela, eta horiek egiten hasiko zirela. Atzo, uztailaren 13an, Lurraldebuskoak auzoan izan ziren egindako egokitzapenak ikusten, eta arazorik ezean Udalak zein Lurraldebusek gaur bertan jakinarazi diote Gipuzkoako Foru Aldundiari autobusentzako ibilbidea prest dagoela.